Eduki publikatzailea

‘El Gran Equipo' dokumentala, Showing Film Awards festibalean izendapena

Ikus-entzunezko lana ikasle talde batek egin du Dokumentalen Errealizaziorako Tailerra ikasgairen barnean

Lehenengo argitaratze data: 2017/04/21

Irudia

Astelehenean, apirilaren 24an, 19:30ean, Madrilen, Showing Film Awards nazioarteko festibaleko sariak emango dira, eta han Andrea Martinez, Iker Maguregi, Jone Lopez eta Jon Fernandez UPV/EHUko ikasleak egongo dira izendapen bat lortu dutelako ‘El Gran Equipo' dokumental laburrarekin. Festibal hori unibertsitateko Goya sariak bezala ezagutzen da.

‘El Gran Equipo' ikus-entzunezko lan bat da, non ‘Zuzenak' gurpil-aulkiko saskibaloi taldeko jokalarien historiak kontatzen diren. Bakoitzak gainditze-historia du. "Grabatzera joan ginenean, banakoaren naturaltasuna hartu nahi genuen, horregatik ez genizkien galderak eman kamara aurrean egon arte, eta, horrela, lortu genuen haien esperientzia pertsonal dena ematea objektiboaren aitzinean ", azaldu du Iker Maguregik.

Hastapenetan, dokumental hori ikasturteko lana izan zen, hain zuen, Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua Dokumentalen Errealizaziorako Tailerra ikasgai barnean egin zuten. Festibalera aurkeztea erabaki zutenean ("gogo handirik geneukan eta, luzetik", Maguregiren esanetan), lana moztu behar zuten. "Oso zaila izan zen –gogoratzen du Andrea Martínezek-. Hasierako lanak hamar minutu irauten zuen eta festibaleko dokumentalak bost minutu dirau. Horrela, adineko jokalarien hitzak kanpoan geratu dira, eta erabaki hartzea ez zen erraza izan".

Martinez eta Maguregirekin batera, Madrilen Jone López eta Jon Fernandez ere egongo dira. Horiek Erasmus bat egiten ibiltzen dira, baina festibalean parte hartzeko etorriko dira. Izendapena eta Madrilen egotea oso inportantea da ikasleentzat, nahiz eta saririk ekar ez dezaten, "zeren  --Iker Muguregiren ustean-- "eskolako lan onak egiten diren seinale bat den".