Ogi apurrak

osteguna, 2017ko ekainaren 15a

Unibertsitatera sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 98,15ek gainditu du

Lehenengo datuen arabera, ekainaren 7, 8 eta 9an Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera sartzeko Ebaluaziora aurkeztu diren 9.916 ikasletatik 9.733k gainditu dute. Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago:

 

UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOAREN EMAITZAK (2017ko EKAINA)

  AURKEZTUAK
9.916
GAINDITUAK
9.733
EHUNEKOA
98,15%
ARABA 1.340 1.311 97,84%
BIZKAIA 4.890 4.773 97,61%
GIPUZKOA 3.686 3.649 99,00%
EUSKARA 6.928 6.849 98,86%
GAZTELANIA 2.988 2.884 96,52

Datuak berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak dira.

 

Notak eta hurrengo deialdiak

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 15ean, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.eus) ere ikusi ahal dira.

Berrikusketa eskatzeko epea ekainaren 16tik 20ra da. Behin betiko emaitzak ekainaren 28an argitaratuko dira, web bidez.

Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 5, 6 eta 7an izango da. Deialdi ohikoan gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako, deialdi ezohikora aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute ekainaren 26an.

Izapideak egiteko egutegia (2017ko ohiko deialdia)

2017/18 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia
 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es