Ogi apurrak

asteazkena, 2017ko abuztuaren 2a

Punta Begoñak bisita libreak eskainiko ditu abuztuan, aldez aurretik erreserbatzeko beharrik gabe

Abuztuan zehar eta lehendabizi berreskuratzen hasi direnetik, Punta Begoña Galeriak (Getxo) irekita egongo dira asteartetik igandera, 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izateko. Hilabete honetan ez da ibilaldi gidaturik egongo, soilik bisita libreak.

Formatu berri hau, aurretik zehaztutako talderik gabekoa eta aldez aurretik izena eman beharrik gabe, galerietarako bisita errazten die bai egungo ordutegi eskaintza gaizki datorkien bisitariei, bai Punta Begoña bere kabuz ezagutzea nahiago dutenei, bai plangintzarik gabeko aisia aukera malguak bilatzen duten turistei.

Abuztuko bisitariek proiektu honetan UPV/EHUko ikerketa taldeak egiten ari diren lanak ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako galeriek azalpenezko baliabide dinamikoak eta dibulgatzaileak izango dute, lan honen emaitzak azaltzeko era bisual eta erakargarria batean.

Horrela, galeriak oinarrituta dauden flysch motako labarrari buruz gehiago ezagutu ahal izango da eta, batez ere, nola labarrak eta eraikuntzak elkarri eragiten dioten. Labarra benetan mugitzen al da? Galerien egonkortasunari eragiten diote bere mugimenduek? Punta Begoñako zeramikek ere izango dute leku nabaria eta haien inguruan sortzen diren zalantza ohikoenei erantzuna emango da. Nola daude apainduta? Nola ekoiztu zuten? Nondik datoz? Nola garbitzen ari dira grafitiak eta zeramikak estaltzen dituzten beste elementu batzuk? Azkenik, eraikuntzako materialek dituzten afekzioak sakon-sakonean ezagutzeko aukera izango da.

Informazio gehigarria

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es