Eduki publikatzailea

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola Euskal Herriko Unibertsitatean

Bi musika talde jarriko dira martxan EHUkultura programazioaren barruan

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/19

Irudia

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak aurten, lehendabiziko aldiz, bi musika talde jarriko ditu martxan EHUkultura programazioaren barruan. Batetik Haize Taldea haize-egurra, haize-metala eta perkusiozko instrumentuek osatuko dute eta bestetik, Hari Taldea, biolinez, biolez,txeloez eta kontrabaxuez osatuta egongo da.

Javi Perez Rouco (Haize Taldea) eta Enekoitz Martinez Echeverria (Hari Taldea) irakasleen gidaritzapean, aro eta estilo ezberdinetako musika landuz gain, eszenatokian aurkezteko helburua du proiektu honek.

Proiektuen aurkezpenean izan dira: Agustin Erkizia campuseko errektoreordea; Miren Azkarate 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzia; Antonio Casado UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria eta Mikel Mate Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako zuzendaria.

Klaseak eta kredituak

Klaseak urriaren 3an izango dira, eta emanaldiak egingo dituzte prestatuko musika lanekin eta dinamikaren arabera, kolaborazioak ere egiteko asmoa dago. Ordutegia asteartero 14:15etatik 15:45etara. Parte hartzaileek 50 ordu inguruko partaidetza izango dute eta berez 2 kreditu egingo dute jarduera honekin.

Matrikula online egiteko aukera

Irailaren 30a arte egin daiteke matrikula Musika eta Dantza Eskolako Administrazioan edo online helbide honetatik Ikastaroa hilabetean 18 eurokoa da,  eta deskontuak aplikatuko dira familia ugarientzat, guraso bakarrekoentzat, familia bereko,  gizarte larrialdiko laguntzak nahiz oinarrizko errentak jasotzen dituztenentzat....

Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus

Bideoa