Eduki publikatzailea

Ilarak sortu ziren Bizkaia Aretoa bisitatzeko Bilbao Open House ekimenaren harira

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/25

Irudia

808 lagun erakarri zituen iragan asteburuan Bizkaia Aretoan. Bilbao Open House ekimenean parte hartu zuen UPV/EHUko eraikinak hiriko 47 azpiegiturarekin batera. Hala, ilara luzeak sortu ziren 30 minutuko bisita gidatuak egiteko, larunbatean zein igandean.

Hara hurbildutakoei azaldu zitzaien Bizkaia Aretoa zer den, zer egiten den (bigarren urtez izan da Bilbon biltzar gehien izan dituen egoitza: 53 biltzar izan dira guztira. Eta, orotara, 577 jarduera egin dira, besteak beste) eta zer duen (terraza, korridoreak, aretoak…).

Open House Bilbao ate irekiak egiten dituen Bizkaiko hiriburuko ekimenik garrantzitsuena da. Han, Bilboko arkitektura eta eraldatzea ezagutarazi dira. Bilboren momentu historiko garrantzitsuenei loturiko hiru aro hartu dira, eta horiekin hiriaren historia arkitektonikoa errepasatu da:

  • I. 1300-1876: Merkataritza hiria
  • II. 1876-1983: industria hiria
  • III. 1983-2017: Zerbitzu eta Kultur Hiria