Eduki publikatzailea

UPV/EHUk eta PuntuEUS Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute Interneten euskararen erabilera bultzatzeko

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/16

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak eta PuntuEUS Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Interneten euskararen erabilera bultzatzeko. Bi erakundeen arteko akordio honen helburua da ‘EUS' domeinuaren erabilera bultzatzea UPV/EHUko ikasleen eta langileen artean, baita EHUalumni-ko kideen artean ere (UPV/EHUko ikasle ohiak). Hala, baldintza abantailatsuak izango dituzte beren proiektu eta jardueretarako mota honetako domeinu bat bere egiten dutenean. UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak eta PuntuEUS Fundazioko zuzendari nagusi Josu Waliñok sinatu dute hitzarmena.

Hala, ikasleen kasuan, ‘EUS' domeinuak dohainik erabili ahal izango dituzte UPV/EHUko ikasle diren bitartean, domeinu hori erabil dezaten beren ikasketa-proiektuetarako, beren blog pertsonaletarako edo aisiarako irekitzen dituzten web orrietan.

Bestalde, akordio honen emaitza gisa, UPV/EHUko langileek eta EHUAlumni-ko kideek oso baldintza abantailatsuak izango dituzte beren jarduerei lotutako mota honetako domeinu bat bere egitean. Hala, ‘EUS' domeinuko izenak % 25eko deskontuarekin erregistratu ahal izango dituzte.

Informazioa eta formularioa eskuratzeko esteka:
https://www.domeinuak.eus/eu/eskaintza/ehu/