Ogi apurrak

Errektorearen Agurra

Ohore handia da niretzat UPV/EHU zuzentzeko ardura hartu izana, Euskal Herriko goi mailako hezkuntzako erakunderik garrantzitsuenaren ardura, hain zuzen ere. 300.000 lagunetik gora dira unibertsitate honetan, jakintzaren arlo guztietan, graduatu direnak. Unibertsitate publikoa gara, euskal kulturan erro sakonak ditugu, baina mundura irekita gaude eta etengabe ari gara aldatzen.

Euskal Herriko Unibertsitateak aintzatespen garrantzitsuak jaso ditu: nazioarteko bikaintasun campusa aintzatespena edo Shanghaiko rankingean munduko 500 unibertsitate onenen artean duen tokia sendotzea. Hau guztia unibertsitateko kide guztien lanaren eta esfortzuaren emaitza da.

Komunikazioa hobetzea da unibertsitatea orain zuzentzen duen taldearen konpromisoa, bai barrura bai kanpora begirako komunikazioa, eta baita kudeaketa erabat gardena eskaintzea. Ildo horretan, unibertsitatearen webgunea lanerako tresnarik garrantzitsuenetakoa bilakatu da.

Errektorearen Gunea informazioa zabaltzeko lehenengo urratsa izatea nahi dugu, bertan jendaurrean egindako agerraldiak bildu eta gobernuaren jarduerak zein heinean betetzen diren erakusteko lekua.

Kudeaketa publikoa gardena izan behar da, baina, horrez gain, zabalkundea ere eman behar zaio. Hezkuntzako erakunde garen heinean eredugarri izan behar gara printzipio hori betetzean. Baditugu, bai, horretarako tresna eraginkorrak, eta webgunea da horien artean baliotsuenetakoa; baina horretarako ez ezik, errektoreak jendaurrean egiten dituen agerraldien berri emateko bide ere bada.

Gure kudeaketa taldeak eta unibertsitatea osotzen duten kide guztiek euskal unibertsitate publikoa eta nazioarteko bokazioduna eraikitzen jarraituko dugu, gizartearekin konprometitua eta gobernantza ona bultzatzen duena; ikasi, ikertu eta bizitzeko aukerarik onenak eskaintzen dituen unibertsitatea, hain zuzen ere.

Nekane Balluerka Lasa
UPV/EHUko errektorea

Agerraldi publikoak

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es