Ogi apurrak

Komunikazio Bulegoa

Komunikazio Bulegoak UPV/EHU gizartearekin jartzen du harremanetan, audientzia ezberdinei egokitutako edukiak sortuz. Web-gunerako eta sare-sozialetarako albisteak idazten ditugu; argazkiak eta bideoak lantzen ditugu; Unibertsitateko komunitateari laguntzen diogu komunikazio-estrategiak eta marketin-planak diseinatzen, eta hedabideei materiala eta laguntza eskaintzen dizkiegu.

Komunikazio-bulegoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan du egoitza.

Eginkizunak

  • Kanpo komunikazioa: prentsa-oharrak eta deialdiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak, agerpenak, hemeroteka, argazkiak, bideoak eta hedabideentzako arreta.
  • Barne komunikazioa:
    • Unibertsitateko komunitatearen berriak web-gunean hedatu.
    • Sare-sozialak kudeatu.
    • Irudia eta marka. Brandingaz aholkatu.
    • Irudiaren urteko txostena egin.
    • Marketin eta publizitate alorretan aholkularitza.
    • Campusa aldizkari digitala argitaratu.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es