Eduki publikatzailea

UPV/EHUk Victor Gomez Pin irakaslea Honoris Causa Doktore izendatuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/12 Noiz arte: 2015/05/18, 11:30 - 16:42

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 12, 11.30etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaríako Areto Nagusian, Donostian (Elhuyar plaza, 2), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Victor Gomez Pin irakaslea Honoris Causa doktore izendatzeko ekitaldia ospatuko du.

*Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean https://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html katean.

1944an Bartzelonan jaioa, Victor Gómez Pin oso gazte joan zen Parisera ikastera, eta Filosofia ikasketak egin zituen, Sorbonako Unibertsitatean. Estatu Doktore gisa amaitu zituen ikasketak, ordena aristotelikoari buruzko tesi batekin. Dijongo Unibertsitatean irakasle lanetan aritu ostean, UPV/EHUk Filosofia katedra eskaini zion, gerora oposizio bidez eskuratuko zuena. 1993az geroztik, UABko katedraduna da, Emeritua gaur egun. Visiting Professor, ikertzaile eta hizlari izan da atzerriko hainbat unibertsitatetan: Venice International University, Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala, Pariseko ENS, Université Paris-Diderot edo CUNYko Queen's College. Saiakerako Anagrama eta Espasa sariez gainera, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti institutuaren "Premio Internazionale Per Venezia" irabazi zuen, 2009an. Jakiundeko kide numerarioa da (Zientzia, Arte eta Letren Akademia). Hogeita hamarretik gora liburu idatzi ditu, eta ezin konta ahala artikulu. Pentsalari grekoen arazo ontologiko zaharrak egungo pentsamenduaren arabera birplanteatzen eman ditu urte asko, eta zehazki galdetu dio bere buruari zer inplikazio dituzten egungo diziplina zientifiko batzuek izadiaren kontzeptu heredatuan. Kezka horrek International Ontology Congress batzarra sortzera bultzatu zuen, azken mende laurdenean UNESCOren babesletzaz biurteko edizioak egiten aritu dena, filosofoez gainera zientzialari ospetsuak ere badituen batzorde zientifiko baten gidaritzapean.

Ekitaldiaren egitaraua
• Victor Gómez Pin irakaslea Honoris Causa doktore izendatzeko Proposamenaren Aktaren irakurketa, José Luis Martín Unibertsitateko idazkari nagusi jaunaren eskutik.
• Doktoregaiaren laudatioa, Nicanor Ursua irakaslearen eskutik.
• Victor Gómez Pin irakaslearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.
• Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendari Amaia Esquisabel andrearen mintzaldia.
• Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren mintzaldia.
• UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldia.