Eduki publikatzailea

UPV/EHUk ikasteko gelak zabalduko ditu hiru campusetan azterketa garaian

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/07

Irudia

UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu bigarren lauhilekoko azterketa garaian hiru campusetan bere ikasleentzat.

Arabako Campusean, ikasteko gelak irekiko dira Vitoria/Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Ikasgelak irekiko dira erabiltzeko eskaria gehitu ahala, eta maiatzaren 11an hasi eta 2015eko uztailaren 9ra arte zabalduko dira.

Honako hauek izango dira gelak erabiltzeko ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera, 21.00etatik 24.00ak arte.
  • Larunbat eta igandeetan, 9.00etatik 24.00etara.

Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari irmo eutsita eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoago izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko ditu Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia,  astelehenetik ostiralera 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.

Bizkaiko Campusak bere ikasleentzako ikasgelak irekiko ditu asteburuetan, maiatzaren 9tik, larunbat honetatik, ekainaren 28ra, Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas-eko sarrera), eta maiatzaren 16tik aurrera Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuan (Sarriko, Bilbo). Azken zentro honetan  uztailaren 4 eta 5ean ikastera joan daiteke. Ordutegia 9.30etatik 22.00etara izango da Bilboko Ingeniaritza GETko ikasgelan eta 9:30etik 00:00etara Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.

Gipuzkoako Campusak ere ikasteko gelak irekiko ditu asteburuetan bere ikasleentzat. Hain zuzen ere, Ignacio Maria Barriola Eraikineko (Elhuyar Enparantza, 1) ikasgelak izango dira azterketa garaian asteburuetan irekiko direnak.
Goizeko 8:00etatik gaueko 22.00etara arte egongo dira irekita maiatzaren 9, 10, 16, 17, 23, 24, 30 eta 31ean, ekainaren 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27 eta 28ean, eta uztailaren 4 eta 5ean.

*Salbuespena: maiatzaren 16an, ikasgelak Zuzenbide Fakultatearen ondoko Campuseko Pabilioian zabalduko dira.

Gipuzkoako eta Bizkaiko Campuseko ikasteko geletan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela beharrezkoa da.