Ogi apurrak

Aurkezpena

Zer da ALDEZLEA?

Aldezlea Klaustroak aukeratzen du eta unibertsitateko kide guztien eskubideak babestea du xede (UPV/EHUko ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen eskubideak).

Normalean, bere eskubideak urratu egin direla uste duen pertsona baten eskariari jarraituz hartzen du parte, baina ofizioz ere har dezake.

Bere jarduna ez dago unibertsitateko inolako organoren aginduen menpe, eta independentzia, inpartzialtasun eta konfidentzialtasun printzipioak ditu gidari.

Aldezleak jardueren memoria aurkeztuko dio urtero Unibertsitateko Klaustroari.

Nor da, gaur egun, ALDEZLEA?

Itziar Etxebarria, Oinarrizko Psikologiako Katedraduna (Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta euren Garapena Saila) .

Kargu horretan dagoen lehenengoa da, eta Klaustroak 2011ko abenduaren 15ean egindako bileran aukeratu zuten.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es