Ogi apurrak

Beste zerbitzu batzuk Arabako Campusean

Laguntza Psikologikorako Unitatea

UPV/EHUko SPA/PAZ zerbitzuak psikologia aplikatuaren arlo desberdinetako baliabide espezializatuak eskaintzen dizkie unibertsitate komunitateko kide guztiei (ikasleak, irakasleak eta AZPko langileak):

  • Laguntza
  • Ikerketa
  • Irakaskuntza

Arreta psikologiko hori elkargoko kide diren psikologoek eskaintzen dute. Zehazki, hainbat zailtasuni aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dute. Aholkularitza horrek fase hauek izango ditu: lehen diagnostikoa, orientazioa eta, behar izanez gero, pazientea beste nonbaitera bidaltzea.

Arabako Campusean, zerbitzu hori Errektoreordetza eraikinean dago. Campuseko langileentzako kontsultak ostiraletan egiten dira.

Telefonoa edo posta elektronikoa erabil daiteke UPV/EHUren Psikologia Aplikatuko Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko:

Telefonoa: 943 018375
Helbide elektronikoa: spa@ehu.es

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es