Ogi apurrak

Beste zerbitzu batzuk Arabako Campusean

Campuseko Erreprografia zerbitzuak

Kopiagintza Zerbitzua Arabako Campusean

Arabako Campuseko kopiagintza zerbitzua Ricoh España S.L.U. eta Iratxo S.C. enpresek kudeatzen dute.

2016ko urtarrilaren batetik aurrez aurreko arreta eskaintzen duten Zentroak:

  • Farmazia Fakultatea (Ricoh adjudikazioduna)
  • Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza atala (Ricoh adjudikazioduna)
  • Letren Fakultatea (Iratxo adjudikazioduna)

 

Farmazia Fakultateko kopiagintza zentroaren ordutegia:

Irailetik Maiatzara

Astelehenetik ostegunera: 08:30etatik 14:00ak arte eta 14:30etatik 18:00 arte

Ostiraletan: 08:30etatik 14:30ak arte

Ekaina eta Uztaila Astelehenetik ostiralera: 08:30etatik 14:30ak arte
Abuztua Itxita

 

Kirol Fakultateko Hezkuntza ataleko kopiagintza zentroaren ordutegia:

Irailetik Maiatzara

Astelehenetik ostegunera:  08:30etatik 14:00ak arte eta 15:00etik 18:00ak arte

Ostiraletan: 08:30etatik 14:30ak arte

Ekaina eta Uztaila Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00ak arte
Abuztua Itxita

 Letren Fakultateko Kopiagintza zentroaren ordutegia:

Urte osoa Astelehenetik ostiralera : 08:30etatik 14:00ak arte eta 14:45etik 19:00ak arte
Abuztua itxita

Multifuntzio ekipo berriak norberak erabiltzeko hemen:

Zentroa   Kokapena
Farmazia Fakultatea Beheko solairua Sarrerako hallean.                                                                                        
Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kirol atala Beheko solairua Sarrerako hallean, bulegoen eraikinerako sarbide ondoan.
Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kirol atala Beheko solairua Lehengo kopiagintza lokalean.
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Beheko solairua
  • Sarrerako hallean.
  • Informatikako gelen ondoko eskilarapetan.   
Lan Harrema eta Gizarte Langintza Fakutatea Sotoko solairua IKD aretoaren ondoan.                                             
Ingeniaritzako U.E. Beheko solairua Kalkulorako gelan
Las Nieves gelategia Beheko solairua
Lehengo solairua
  • IKD aretoaren ondoan.
  • AI2 eta AI3 gelen artean.

 Zer nolako zerbitzua ematen dute norberak erab iltzeko multifuntzio ekipoak?

  •  Inpresioa: zentro bakoitzeko ekipoak bere informatika gelekin daude konektaturik; edozein ordenadoretatik inprimatu ahal izateko.
  •  Kopiak: erabiltzaileek egin ditzakete euren kopiak ekipo honetan.

 

Zelan funtzionatzen dira norberak erabili ahal izateko multifuntzio ekipoak?

  •  Kopiak: kopiak egin ahal izango dira nahiko diru daukan aldez aurretik ordaintzeko txartela sartuz.
  •  Inpresioa: konektaturik dauden geletatik bidaltzen badira dokumentuak, inprimatzeko aukera sakatzen denean, erabiltzaileak berak identifikatuko du inprimatuko duen lana. Kode bat emango dio aukeratutako inprimagailuan inprimatzeko. Prepagozko txartelarekin ordaintzen da hau ere.

Erabiltzaileak edozein momentuan askatu ahal izango du bere inprimatzeko lana dagoen hilaratik, beti ere bidali eta hurrengo 24 ordutan egiten badu. Denbora horretan erabiltzaileak ez badu inprimatzeko lana libratzen, automatikoki ezabatuko du ekipoak.

Non erosi prepagozko txartelak?

• Farmazia Fakultateko eta Kirol Fakultateko Hezkuntza ataleko kopiagintza zentroetan.
Prezioa: euro 1 (BEZa barne. Txartelak behin eta berriro kargatu ahal izango dira, beraz behin bakarrik erosi behar dira.
• 2016ko urtarrilaren 1aren aurreko txartelek ez dute balio; konpatibleak diren txartelak erosi beharko dira. Txartel zaharren saldoa berrezkuratzeko Farmazia Fakultateko eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza ataleko kopiagintza zentroetara joan liteke erabiltzailea eta daukan saldoa aldatu txartela berrira. Lehengo txartelen saldoaren irakurtzailea 3 hilabetetan mantenduko da.
 

Zer preziotan daude kopiak ikasleentzako?
• Zuri/beltzeko kopia: 0,04€
• Koloretako kopia: 0,20€
 

Zer preziotan daude kopiak unibertsitateko langileentzako?
• Zuri/beltzeko kopia: 0,03€
• Koloretako kopia: 0,18€
 

Autozerbitzurako  makinetan  inprimatzeko  edo  kopiatzeko  lanarekin  arazoren  bat baldin badago, nora joan neinke?
• Farmazia Fakultateko eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza ataleko kopiagintza zentroetara.
• E-mail helbide honetara: magis.ricoh@gmail.com
• Edo deitu teléfono zenbaki honetara: 945 01 4168
 

Zein da txartela kargatzeko gutxieneko kopurua?
Ez dago, baina txartel bakoitzean 50 kopiatik gora kargatzeko gomendatzen da.


Edozein kopurua kargatu daiteke?
9.999 kopia dira gehienez kargatu dezakezu kopurua.


Koloretako kopiak egin ditzaket?
Bai. Zuri beltzezko kopia baten prezioa kendu ordez, koloretako kopien prezioarena kenduko du, hau da zuri beltzezko 5 kopiarena kenduko du (0,20 euro) ikasleen kasuan eta 6 kopiarena (0,18 euro) unibertsitateko langileen kasuan.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es