Ogi apurrak

ENERGIA

Ezagutzen duzu EAEko energia-eraginkortasunaren esparrua?

GARAPEN IRAUNKORRAREN EUSKAL INGURUMEN ESTRATEGIA (GIEIP) 2002-2020 esparruan, honako helburu estrategikoak zehazten ditu II. INGURUMEN ESPARRU PROGRAMAK (IEP) 2007-2010 (pdf, 1,46 Mb), energiari dagokionez.

GIEIP IEP
2. helburua:
Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua

5. helburu estrategikoa:
Energia kontsumo eta ekoizpen iraunkorra sustatzea.

Alor honetako konpromisoak arreta jartzen dute:

  • Energia aurreztean.
  • Energia eraginkortasuna handitzean.
  • Energia berriztagarriak bultzatzean.
  • Energia garbiagoak ezartzean.
5. helburua:
Klima-aldaketaren eragina mugatzea

10. helburu estrategikoa:
Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketa mugatzea.

Alor honetako konpromisoa da EAEko Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak Kiotoko Protokoloko eskaeren barruan mantentzea.

INGURUMENAREN ALDETIK IRAUNKORRA DEN EUSKAL KONTSUMO PLANAK 2006-2010 (pdf, 9,76 Mb) (Programa hori GIEIP Euskal Ingurumen Estrategiaren testuinguruan garatu da) honako adierazle estrategikoak eta ingurumen-adierazleak barne hartzen ditu:

ADIERAZLE ESTRATEGIKOAK
Adierazlea 2004. urteko
datuak
2010. urterako
helburua
Etxean energia-kontsumoa txikitu nahian, etengabe jarduten duen populazioaren ehunekoa % 48 % 70
Kontsumo txikiko etxetresna elektrikoak etengabe erabiltzen dituzten populazioaren ehunekoa % 25 % 40
JOEREN JARRAIPENA EGITEKO INGURUMEN-ADIERAZLEAK
Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak Bizitegi-sektoreko BEGen urteko isurketak
Energia-kontsumoa Bizitegi-sektoreko urteko energia-kontsumoa

EAEn, bada klima-aldaketa gelditzera bideratutako beste tresna bat, 2008-2012 KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EUSKAL PLANA (pdf, 2,83 Mb) da eta Klima Aldaketaren Euskal Bulegoak egin du. Etxeetako energia erabilerari dagokionez, jarduera-lerro hau nabarmendu behar da:

Etxe-esparruan honakoa bultzatzea:

  • Energetikoki eraginkorragoak diren tresnak erabiltzea.

  • Eta, beroa sortzen duten etxetresna elektrikoak, lanparak edo tresnak errendimendu eta energia-kalifikazio altuagoko tresnekin eta/edo CO2 isurketa baxuagoko erregaiak erabiltzen dituzten tresnekin ordeztea.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es