Ogi apurrak

MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

Ezagutzen duzu EAEko mugikortasun iraunkorraren esparrua?

GARAPEN IRAUNKORRAREN EUSKAL INGURUMEN ESTRATEGIA (GIEIE) 2002-2020 esparruan, helburu hauek zehazten ditu II. INGURUMEN ESPARRU PROGRAMAK (IEP) 2007-2010 (pdf, 1,46 Mb), mugikortasunarekin lotutako ingurumen-inpaktuak gutxitzeari dagokionean.

GIEIP IEP
4. helburua:
Lurraldeko oreka eta mugikortasuna: ikuspegi bateratua

8. helburu estrategikoa:
Mugikortasuna kudeatzeko eredu berri batera bideratzea.

2010. urterako konpromisoa da bidaiariak motorrik gabeko garraiora (oinez eta bizikletaz) eta garraio kolektibora (trena, tranbia eta autobusa) bideratzea, harik eta garraiobide horietan egindako distantziak urteko guztizkoaren %40ra iritsi arte.

5. helburua:
Klima-aldaketaren eragina mugatzea
 

10. helburu estrategikoa:
Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketa mugatzea.

EAEko BEGen isurketak Kiotoko Protokoloan eskaeren barruan mantentzeko konpromisoa.

INGURUMENAREN ALDETIK IRAUNKORRA DEN EUSKAL KONTSUMO PLANAK 2006-2010 (pdf, 9,76 Mb) (Programa hori Euskal Ingurumen Estrategiaren testuinguruan garatu da) honako adierazle estrategikoak eta ingurumen-adierazleak barne hartzen ditu:

ADIERAZLE ESTRATEGIKOAK
Adierazlea 2004. urteko
datuak
2010. urterako
helburua
Garraio publikoa erabiltzen dutela diotenen ehunekoa % 66 % 80
JOEREN JARRAIPENA EGITEKO INGURUMEN-ADIERAZLEAK
Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak Garraio-sektoreko BEGen urteko isurketak
Energia-kontsumoa Garraio-sektoreko urteko energia-kontsumoa
Mugikortasun iraunkorra Garraiobide bakoitzeko biztanleen urteko banaketa

Helburu hauek lortu nahi ditu VITORIA-GASTEIZKO UDALAREN MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ETA ESPAZIO PUBLIKOEN PLANAK:

  • Hiriko garraio publikoaren eta bizikletaren erabilera bultzatzea.

  • Hiriko autobusen sarea, tranbiarekin koordinatuta, berregituratzea eta bultzatzea.

  • Ibilgailu pribatuen trafikoa bideratzea.

  • Oinezkoentzako guneak zabaltzea.

  • Trafikoari bideratutako espazio publikoaren zati bat hiritarren erabilerarako libratzea.

  • Aparkaleku-azpiegitura berriak eraikitzea.

  • Bizikletentzako bideen sare seguru eta funtzional bat osatzea.

Erreferentziatzat har daitekeen beste dokumentu bat da VITORIA-GASTEIZKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ALDEKO HIRITARREN ITUNA (pdf, 274 Kb). Hiriko leku batetik bestera joatea osasunarentzako, bizi-kalitatearentzako, hiriko ingurumenarentzako edo tokiko ekonomiaren garapenarentzako mehatxu bat izan ez dadin, mugikortasun-arauak bideratzeko esparru bat zehaztu nahi da itun horren bidez.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es