Ogi apurrak

ENERGIA

KONTSUMO ELEKTRIKOA PREBENITU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Barneratu eta gauzatu ohitura erraz hauek:

ARGIZTAPENA:

  • Itzali geletako eta barrutietako argiak, erabili behar ez direnean.

  • Salbuespen gisa, 15 edo 20 minutu baino lehenago itzuli behar bada aretora, hobe da argiak piztuta uztea.

    Zergatik?
    • Fluoreszenteen kontsumoa "izugarri igotzen da" pizterakoan.
    • Zenbat eta gehiago piztu/itzali fluoreszentea, orduan eta gehiago murrizten da euren bizitza baliagarria.
  • Komeni da ikasleak elkarren ondoan eta gelaren aurreko aldean esertzea (sakabanatuta eta ausaz eseri beharrean). Ohitura erraz horrekin, zenbait kasutan, gelako atzealdeko argia piztea ekidin daiteke.

BULEGOTIKA-TRESNAK (ORDENAGAILUAK, INPRIMAGAILUAK, FOTOKOPIAGAILUAK):

  • Konfiguratu ekipoak energia aurrezteko moduan. Ordenagailuen kasuan, honela egiten da: propietateak - pantaila-babesa - pantailaren energia. Aukera ona da pantaila automatikoki itzal dadin ezartzea, 10 minutu inaktibo egonez gero.

  • Pantailarako pantaila-babeslea hautatuz gero, hautatu kolore beltzekoa (energia gehiago kontsumitzen duten beste diseinu bat hautatu ordez). Gogoratu funtzionamendua eteteko moduak (pantaila automatikoki itzaltzea) BAI aurrezten duela energia; pantaila-babesleak, aldiz, EZ du energia aurrezten.

  • Itzali ordenagailua, 30 minutu baino gehiagoan kanpoan egon beharrez gero. Gogoratu, batez ere, pantaila itzaltzeaz, ordenagailua itzali ostean, "stand by" moduan (argi gorria) gera ez dadin. Pantaila da ordenagailuan energia gehien kontsumitzen duen elementua.
    Gomendagarria da denbora-tarte laburragoetan ere pantaila itzaltzea (adibidez, kafea hartzeko 10 minutuko atsedena hartzen denean).

AIREA GIROTZEA (HOTZA ETA BEROA):

  • Onartutako erosotasun tenperaturetara egokitu behar da termostatoaren tenperatura, tenperatura altuegiak edo baxuegiak saiheste aldera:
    • Neguan, gehieneko tenperatura 21 ºC izango da.
    • Udan, gutxieneko tenperatura 26 ºC izango da.

(Oharra: Erreferentziatzat hartutako tenperatura-balioak honako legean zehaztu ziren: "1826/2009 Errege Dekretuan, azaroaren 27koan, 1027/2007 Errege Dekretuak, uztailaren 20koak, onartutako eraikinetako bero-instalazioen Araudia aldatzen duenean").

Ez uste, neguan, kamiseta tiranteduna jantziko duzunik. Informa zaitez egunero klimatologia-baldintzak zein izango diren eta egokitu zure jantziak baldintza horietara.

  • Gogoratu 10 minutu nahikoak direla itxitako barrutiak aireztatzeko. Ekidin denbora gehiagoz aireztatzea, berogailua piztuta badago.

BESTE BATZUK

  • Ekidin etxeko ur beroaren alferrikako kontsumoa.

    Adibidez:
    • Ur hotzez edo epelez garbi daitezke eskuak.
    • Hortzak garbitzeko, erabili beti ur hotza.
  • Igo eskailerak, igogailua erabili ordez. Ingurumenak ez ezik, osasunak ere eskertuko dizu.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es