Ogi apurrak

EZAGUTZEN DUZU EAEKO GARAPEN IRAUNKORRAREN ESPARRUA?

"3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko lege orokorra" legean jaso zen, lehen aldiz, "Garapen Iraunkorra" kontzeptua arau-mailan EAEan.

3/1988 LEGEA. 1. ATALA
"Aireak, urak, lurzoruak, paisajeak, florak eta faunak, beren parametro eta elkarrekintza egokiekin, giza bizia garatzen deneko ingurugiroa osatzen dute. Era jasangarrian erabiliko da."
3/1988 LEGEA. 2. ATALA

"Lege honen helburuak honako hauek dira:

  1. Etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe, oraingo premiak betetzeko garapen jasangarria bermatzea.
  2. ...."

Une horretatik aurrera, gai horri dagokionez, EAEn egin den aurrerapenik handiena izan da GARAPEN IRAUNKORRAREN EUSKAL INGURUMEN ESTRATEGIA (GIEIE) 2002-2020. Gure lurraldean lehentasunez bultzatu behar diren 5 INGURUMEN-HELBURU eta BEHARREZKO 5 BALDINTZA zehazten ditu dokumentuak:

INGURUMEN-HELBURUAK
  1. Aire, ur, eta lurzoru garbiak eta osasungarriak izan ditzagun bermatzea.
  2. Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua.
  3. Natura eta biodibertsitatea babestea: sustatu beharreko balioa.
  4. Lurraldeko oreka eta mugikortasuna: ikuspegi komuna.
  5. Klima aldaketaren eragina mugatzea.
BEHARREZKO BALDINTZAK
  1. Ingurumen aldagaiak beste politika-alor batzuetan kontuan hartzea.
  2. Indarrean dauden legeak eta beren aplikazioa hobetzea.
  3. Merkatuak ingurumenaren alde egin dezan bultzatzea.
  4. Herritarrak, administrazioa eta enpresak gaitzea eta erantzunkide bihurtzea eta beren jokabideak jasangarritasun handiagoari begira aldatzea.
  5. Ingurumen-alorreko ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza.

Bestalde, aipatu "3/1998 Legeak" baldintza gisa ezartzen dituela Lau urtez behingo Ingurumeneko esparru-programak::

3/1988 LEGEA. 6. ATALA

"Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da. Programa hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak egingo du Euskal Herriko Ingurugiro Batzordean ordezkotza duten administrazio publikoekin lankidetzan.

Ingurugiroari buruzko esparru-programa horren iraupena lau urtekoa izango da, esandako Batzordeak txostena egin ondoren Jaurlaritzak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Esparru-programa hori berariazko plan eta programen bidez garatu ahal izango da."

Gaur egun arte, Ingurumen Esparru Programa hauek zehaztu dira:

  • Ingurumen Esparru Programa (IEP) 2002-2006.
  • Ingurumen Esparru Programa (IEP) 2007-2010.

II. INGURUMEN ESPARRU PROGRAMAK (IEP) 2007-2010 (pdf, 1,50 Mb) zehazten ditu epe horretarako 44 ingurumen-konpromisoak, lehentasun hauen arabera (Europako esparruan zehaztutakoarekin lerrokatuta):

  1. Klima-aldaketaren kontra egitea eta ondorioetarako prestatzea.
  2. Gure natur kapitala indartzea eta gure biodibertsitatea babestea.
  3. Hiriguneetako ingurumen-kalitatea hobetzea.
  4. Kontsumo eta ekoizpen iraunkorren alde egitea.

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es