Ogi apurrak

Errektoreordetzako zerbitzuak eta ordutegia

Arabako Campuseko Errektoreordetza
Izardui Komandantearen kalea, 2
01006 Vitoria-Gasteiz

Tfnoa: 945-014444 / Fax-a: 945-013354


JENDAURREKO ORDUTEGIA ETA ERREGISTRO OROKORRA

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
  • Ostiraletan: 9:00etatik 13:00etara.
  • Aste Santuan eta Gabonetan: 9:00etatik 13:00etara.
  • Udako lanaldia: 9:00etatik 13:00etara.


Errektoreordetza Arabako Campuseko gobernu organoen egoitza da, eta garai bateko Flandes kuarteletako berritutako pabiloietako batean dago.

Errektoreordetzak Campuseko zerbitzu nagusiak barne hartzen ditu, eta, bertan, bai ikasleek bai publiko orokorrak unibertsitate ikasketekin zerikusia duen mota guztietako informazioa eskura dezakete (administrazioari eta arlo akademikoari dagokiona), baita mota guztietako izapideak egin ere.

Campuseko gobernu taldeak bere jarduera gauzatzen duen lekua izatez gain, Arabako Errektoreordetzak honako zerbitzu hauek barne hartzen ditu:

  • Unibertsitate Hedakuntzako Zerbitzua
  • Kirol Zerbitzua
  • Itzulpen Zerbitzua
  • Komunikazio Bulegoa
  • Prebentzio eta Lan Osasunerako Zerbitzua
  • Arkitektura eta Lanen Zerbitzua
  • Ikasleentzako Argibide Zerbitzua (IAZ)
  • Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Idazkaritza
  • Erregistro Orokorra, errigistro honetan, Unibertsitatearekin zerikusia duten dokumentu guztiak erregistratzen dira: tesiak, enplegu eskaintzetarako curriculumak, etab.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es