Campuseko Zuzendari Taldea

Arabako Campuseko errektoreordearen taldearen eskumenak

Campuseko Errektoreordetza

UPV/EHUko Estatutuak (EHAA 2011ko otsailaren 24)

197. artikulua

  • Campuseko errektoreordea errektorearen ordezkari iraunkorra da, eta, beraz, agintari gorena campus bakoitzean. Campusaren gobernu, ordezkaritza eta administrazioa dira bere zereginak; guztientzako zerbitzuak kudeatzen ditu, eta unibertsitate osoarentzako jarraibide orokorrak eta Campuseko Batzarrak onetsitakoak garatzen ditu campusean.
  • Campuseko errektoreordeak ikastegi, sail eta ikerketa institutuetan eta campusean kokatutako gainerako ataletan sortzen diren arazoak aztertzen ditu, eta behar diren erabakiak hartzen ditu bere eskumeneko gaietan, edo UPV/EHUko gobernu eta ordezkaritza organo orokorretara bideratzen ditu.


198. artikulua

  • Hauek dira campuseko errektoreordearen eskumenak:
    • Campuseko Batzarrean buru izatea.
    • UPV/EHUko organo orokorren eta Campuseko Batzarraren jarraibideak garatu eta aplikatzea eta haien erabakiak betetzea. Campuseko Batzarrari bere gestioaren berri emateaz gain, kontuak eman beharko ditu haren aurrean.
    • Inguruko erakunde publiko eta pribatuekiko harreman arruntetan UPV/EHUren ordezkari instituzionala izatea.
    • Unibertsitateko langileek beren lanpostuaren jabetza hartzen dutenean UPV/EHUren ordezkaria izatea bere campusean.
    • Behar dituen aholku batzordeak izendatzea.
    • Eskuordetzan ematen zaizkion eskumenak erabiltzea, bai eta campuseko beste organo batzuei beren-beregi esleitu ez zaizkien gai deszentralizatuetarako eskumenak ere.
  • Campuseko errektoreordeei campuseko zuzendariek, campuseko gerenteordeak eta campuseko idazkariak lagunduko diete beren zereginetan.

Errektorea eta Zuzendaritza Batzordeko kideak

2013ko urtarrilaren 30eko UPV/EHUko errektorearen ebazpena (EHAA 2013ko otsailaren 13a)

Campuseko errektoreordeak unibertsitatearen ordezkariak izango dira, kasuan kasuko campusean, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile iraunkor berriek, bai funtzionarioek bai lan kontratudunek, beren lanpostuak hartzen dituztenean. Halaber, errektorearen eskumenak eskuordetuta, unibertsitatearen estatutuetako 197. eta 198. artikuluetan zehaztutako eskumenak izango dituzte, eta horietan zehaztutako eginkizunak beteko; horiez gain, campusetan deszentralizatuta dauden funtzionamendu-arloei lortukoak ere izango dituzte.

Besteak beste, horien artean daude:

  • Campuseko kirol eta kultura jarduerak bultzatu eta antolatzea.
  • Esperientziaren ikasgelen jarduera akademikoa antolatzea.
  • Unibertsitatearen politika orokorren babesean eta campusari dagokion lurralde historikoko erakunde publiko eta pribatuekiko elkarlanean, ikerkuntza-jarduera, ekintzaileen jarduera sustatzea eta enpresak sortzeko ekimenak bultzatzea eta sustatzea, boluntarioen eta garapenerako lankidetzaren arloko ekintzak bultzatzea eta ingurugiro-gaietan sentsibilizatzeko ekintzak sustatzea, arreta berezia eskainiz unibertsitateko garraioaren eskaintza hobetzeko gaiari.
  • Unibertsitate-egoitzen eskaintza zabaltzeko politika diseinatzea eta garatzea.
  • Campusean unibertsitate-giroa osotasunean bizi ahal izatea erraztuko duten laguntza-zerbitzuak diseinatu eta gestionatzea (estatutuetako 154. art.), beti ere, beste errektoreorde batzuen eskumenei kalterik egin gabe.
  • Erakundeetako praktikak sustatu, koordinatu eta gestionatzea, ikastegiek zuzenean egindakoaz harago doan heinean.

Errektoreorde bakoitzak, izendatua izan deneko arloari atxikita dauden zerbitzuetako edo esleitu zaizkion funtzioen arloko jarduerak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu, errektoreak emandako jarraibideak kontuan izanda eta beste errektoreordeekiko koordinazioan, bereziki campusetako errektoreordeekiko deszentralizazio gaietan (campusetan egituratzeko ereduaren antolaketa eta garapenerako oinarrietan zehaztuak), eta pertsonalaren arloan espezifikoak diren organoei kalterik egiteke horregatik.

Campuseko Idazkariak

199. artikulua

  • Campuseko idazkariak errektoreak izendatuko ditu, campuseko errektoreordeen proposamenez. Campuseko idazkariak Campuseko Batzarraren aktak egingo ditu, eta akta liburuak egiteaz eta zaintzeaz arduratuko da; erabakiei publizitatea ematea bermatu beharko du, Campuseko Batzarraren eta campuseko beste administrazio eta gobernu organoen erabakien fede eman eta erabaki horien ziurtagiriak egingo ditu. Halaber, bere aurrean gertatzen diren edo campuseko dokumentazio ofizialean jasota dauden ekintza edo gertakarien fede eman eta horien ziurtagiriak egingo ditu; gainera, Erregistro Orokorra eguneratua izaten lagunduko du, eta campuseko artxiboa zainduko. UPV/EHUko beste organo batzuek eskuordetzen dizkioten beste zeregin guztiak ere beteko ditu.
  • Campuseko idazkariek unibertsitateko idazkari nagusiarekin koordinatuko dituzte be-ren zereginak. Idazkari nagusiak irizpide bateratuak emango dizkie unibertsitate osorako onartutako arautegiak aplikatzeko

Campuseko Gerenteordeak

200. artikulua

  • Campuseko gerenteordeak laguntza emango die campuseko errektoreordeari eta Campuseko Batzarrari ondarearen eta ekonomia eta administrazioaren arloko gauza guztietan.
  • Zehatzago, eta gerentearen jarraibideei eutsiz betiere, honako hauek egingo ditu gerenteordeak:
    • Campusaren kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa egingo du, eta zerbitzu orokorren jarduna zuzenduko du campusean, bai eta zerbitzu orokorrei sostengua emateko zerbitzuak gidatu eta koordinatu ere.
    • Campuseko administrazio eta zerbitzuetako langileak gidatu eta koordinatuko ditu.
    • Etengabeko prestakuntza eta hobekuntza programak proposatu eta bideratuko ditu campuseko administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.
    • Aholku emango die campuseko administrazio atalei edo campusean txertatutako erakundeei, eta beren zereginak koordinatuko ditu.
  • Era berean, eskuordetzan ematen zaizkion gainerako eskumenak izango ditu, bai eta estatutuotan eta hauek garatzeko arauetan ematen zaizkion beste eskumen guztiak ere.
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es