HITZARMENAK TRAMITATZEKO JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA ETA SALBUESPENAK

Beste erakunde eta instituzio batzuekin hitzarmenak izenpetzeko lana errazte aldera, eta izenpetze hori ahalik eta azkarrena eta eraginkorrena izan dadin, Arabako Campuseko Errektoreordetzak prozedura bat diseinatu eta ezarri du bere eskumeneko hitzarmenak gauzatzeko.

Horrenbestez, hitzarmen guztiak , ondoren adieraziko diren salbuespenak salbuespen- errektoreordetza honen bidez tramitatu beharko dira, ondorengo prozedurari loturik (2013ko urtarrilean gaurkotuta)

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA lankidetza hitzarmen bati ekiteko:

. UPV/EHUko proposatzaileak  sinatu/zigilatutako eskaria ( I. eranskina )

. UPV/EHUko proposatzaileak sinatu/zigilatutako memoria hitzarmena justifikatzeko (II. eranskina)

. Hitzarmena sinatu behar duten beste aldeek sinatu eta zigilatutako aitorpena ( III. eranskina)

. Hitzarmeneko testuaren zirriborroa. Hitzarmeneko testua izapidetu eta erredaktatzeko, Arabako Campuseko Errektoreordetzak hitzarmena proposatu nahi dutenei  lankidetza hitzarmen eredu hau jartzen du horien eskura, hartara, hitzarmenak jaso behar duen gutxieneko edukia ezarrita geldituko da.

Ez da hitzarmen eredu itxi bat eta nahitaez erabili beharrekoa, baizik eta erakunde publikoen eta UPV/EHUren arteko lnakidetza hitzarmenak eta zirriborroak prestatzeko eskainitako tresna baliagarria. Erreferente bat izan edo jarraitu ahal den gida izateaz gainera, saihestu egingo du hitzarmenak izapidetu bitartean beharrezkoak ez diren orrazketak eta zuzenketak egin beharrik eta, ondorioz, ez da tramitazioan gogoz kontrako atzerapenik izango.

Hona hemen hainbat iradokizun zuzen erredaktatzeko. (iradokizunak)


KASU BEREZIA:

.  Atzerriko erakundeekiko lankidetza hitzarmenak: hitzarmen hauek Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak ezarritakoarekin bat etorrita tramitatuko dira. Arabako Campuseko Errektoreordetzak eskumena izango du bere campusean eragiten duten hitzarmenen tramitazioan bakarrik. Gomendatzen da, bestalde, hitzarmen proposamena Gobernu Kontseiluak onartutako eta ezarritako ereduen araberakoa izatea, izapidetzea azkarrago etaerrazagoa izan dadin.

SALBUESPENAK:  Hala ere,  SALBUESPEN  hauek ezarri dira:

.  Zientzia, teknika, giza zientzia edo arte arloko lanak egiteko hitzarmen edo kontratuak, bai eta espezializazio irakaskuntzak edo prestakuntzarako jarduera espezifikoak garatzekoak ere,  baldin eta Ikerkuntzako Emaitzak Transferitzeko Bulegoaren bidez (IETB) tramitatu behar badira.

.  Hezkuntza lankidetza Programetarako hitzarmenak. Horiek tramitatu beharko dira  Ikasleen Kanpoko Praktika Akdaemikoak erregulatzen dituen araudia betez, Akademia Antolakuntzako errektoreordearen  2012ko urriaren 16ko erabakiaren arabera (2012ko azaroaren 12ko EHAAn argitaratua, zk.: 218).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es