Ogi apurrak

IKASI HIZKUNTZAK ARABAKO CAMPUSEAN

Arabako Campuseko Errektoreordetzak unibertsitateko kideen etengabeko prestakuntza sustatzeko jarduerak antolatu nahi ditu, kasu honetan ingeles tekniko eta akademikoa ikasi eta erabiltzearekin lotuak, hizkuntzak jakin eta erabil ditzaten.

Irakasle eleaniztunak izateko premia gero eta handiagoa eta zabalagoa dago Arabako ikastegietan. Horrenbestez, beharrezkoa da graduko eta graduondoko ikasketetan ingelesaren presentzia handitzea, eta unibertsitateko kideek, besteak beste, ingeles tekniko eta akademikoa lantzeko trebakuntza behar dute.

Hori dela eta, Arabako Campuseko Errektoreordetzak Campuseko unibertsitate komunitatearentzat ingeleseko mintegi eta tailerrak antolatzea erabaki du.

Honako hau da 2017-2018 ikasturterako jardueren eskaintza:

HIZKUNTZEN Autoikaskuntzarako Multimedia LABORATEGIA

2017ko urriaren 3tik aurrera  Hizkuntzen Laborategia  berriro zabalik egongo da .

Hizkuntzen laborategi hau Letretako Fakultatean dago, 28 postu ditu, ezin hobeto ekipatuta eta hizkuntza modernoen ikaskuntzarako programa interaktibo aurreratuenekin hornituta. Unibertsitate elkarte osoari irekita dago.

Laborategi honetan landuko diren hizkuntzak honako hauek dira:

  •     Ingelesa
  •     Frantsesa
  •     Alemana

INGELESEKO MINTEGIAK ETA TAILERRAK

Hauek dira 2017/2018 ikasturtean eskainiko diren ekintzak:

  1. Mintegiak:
    • 1.1. Idazketa akademikoko saioak.
    • 1.2. Mintzamen saioa.
    • 1.3. Fonetika saioak.
    • 1.4. Start up - Beginners
  2. Tailerrak:
    • 2.1. Gasteiz Language Lab Blog
    • 2.2. English Pintxo Pote
    • 2.3. Play Time!

TOPTULTE HIZKUNTZA PROBA PRESTATZEKO IKASTARO TRINKOA

HELBURUA: Irakasle-ikertzaileak sakonki trebatzea UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen TOPTULTE akreditazio proba gaindi dezaten, CEFeko C1 mailaren parekoa.

FORMATUA: 26 ordu presentzial emango dira guztira (2 orduko 13 saio), eta horietatik 6 ordu azterketaren ahozko zatia prestatzeko erabiliko dira soil-soilik.

ORDUTEGIA: astelehena eta asteazkena 13:00etik 15:00etara.

EGUTEGIA: Ikastaroaren hasiera: 2017ko martxoaren 13a. Ikastaroaren amaiera: 2017ko maiatzaren 3a.
• Martxoa: 12, 14, 19, 21, 26, 28
• Apirila: 9, 11, 16, 18, 23, 25
• Maiatza: 7

LEKUA: Elurreta ikasgelategia

ONURADUNAK: UPV/EHUren TOPTULTE azterketara aurkeztuko diren Arabako Campuseko irakasle-ikertzaileak. Ezinbestekoa da C1 mailaren parekoa izatea (ez da beharrezkoa titulazioa edukitzea, baina nahitaezkoa da gaitasun maila hori izatea); ikastaroa hasi ondoren ikusten bada parte hartzaileek ez daukatela eskaturiko maila, ez da dirurik itzuliko.

Asteko ordutegia -Ingeleseko ekintzak eta hizkuntza laborategia

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es