Ogi apurrak

Historia Garaikidea saila

                          

1. Sailaren ildoak

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren Historia Garaikidea sailak, hasieratik, hiru lan mota jaso ditu: unibertsitatean irakurritako doktorego tesiez baliatutako liburuak, zuten interesa zela-eta argitaratzea erabaki zelako eta argitalpen kolektiboak, ikerketa proiektuen edo zientzi biltzarren emaitza. Gehienek Euskal Herria dute ardatz, baina badira beste toki batzuk hizpide dutenak ere. Argitalpenek XVIII. mende amaieratik Espainiako Trantsiziora bitarteko denbora hartzen dute, eta gaiak Historia Garaikidearen espezializazio arloekin daude lotuta, betiere denbora subjektu historiografikoak agertu ahala aldaturik. Hauek dira argitalpen gehien dituzten arloak: demografia historikoa, gerra zibila, euskal nazionalismoa, ekonomia eta historia soziala.

2. Hasiera data

1995 urtea

3. Zuzendaritza

José María Portillo Valdés

UPV/EHUko Historia Garaikidea saileko irakaslea. Toki hauetan irakatsi du: Georgetown eta Nevada unibertsitateetan (AEB), Mexikoko Ikastetxean eta Mora Institutuan (Mexiko), Externado Unibertsitatean (Kolonbia) eta Santiagoko Unibertsitatean. HICOES (Espainiako eta Ameriketako Historia Konstituzionala) eta VIOPOL (Indarkeria eta Politika, Euskal Herriko Unibertsitatea) ikertaldeetako kidea da. Besteak beste, obra hauen egilea da: Crisis atlántica: autonomía e independencia en la crisis de la monarquía española, Madrid, Marcial Pons, 2006; Fuero Indio. La identidad territorial de la provincia india de Tlaxcala, El Colegio de México, 2014; Historia Mínima del Constitucionalismo en América Latina, El Colegio de México, 2016.

4. Batzorde zientifikoa

4.1. Batzordekideak

  • Mari Cruz Romeo, profesora titular del departamento de Historia Contemporánea de la Universidad de Valencia
  • Ángeles Barrio, catedrática del departamento de Historia Contemporánea de la Universidad de Cantabria
  • Xosé Manoel Núñez-Seixas catedrático del departamento de Historia Moderna de la Universidad Ludwig-Maximilian de Munich (Alemania)
  • Mercedes Arbaiza, profesora titular departamento de Historia Contemporánea UPV/EHU
  • José María Beascoechea, profesor titular departamento de Historia Contemporánea UPV/EHU
  • Unai Belaustegi, profesor asociado departamento de Historia Contemporánea UPV/EHU

4.2. Eginkizunak

Historia Garaikidea serieko Batzorde Zientifikoak serieko zuzendaria aholkatzea du eginkizun nagusia obrak argitaratzeko hartu beharreko erabakietan, baita argitalpenetatik kanpoko ebaluatzaileak proposatzeko hartu beharrekoetan ere.

5. Originalak bidaltzeko jarraibideak egileentzat

  1. Argitaratzeko proposamenen aurkezpena. Edozein pertsonak, bai UPV/EHUkoak zein kanpokoak, aurkeztu ahal du argitaratzeko proposamenik, Argitalpen Zerbitzuaren webguneko Nola argitaratu izeneko atalean deskribatutako betebehar orokorrak eta kasuan kasuko lan multzo eta bilduma bakoitzaren betebehar espezifikoak beteta.
  2. Eskatzaileak lan multzo eta bildumei dagokien inprimakia bete behar du eta bidali, OpenOffice, Word edo PDF formatuko originalarekin batera, Argitalpen Zerbitzuari, erregistro editorialaren bidez (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus.
  3. Argitalpen Zerbitzuak proposamena jaso duela jakinaraziko du, eskaera osorik dagoen edo dokumenturik falta zaion adierazita.
  4. Behin proposamena onetsi dela, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza teknikoak eskatuko dizkie egileei argitalpena egin ahal izateko artxiboak, besteak beste, goi kalitateko argazki eta grafikoak.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Aurkeztutako lanak kanpoko ebaluatzaileek aztertzen dituzte, zientzi kalitateak galdegiten dituen irizpide hertsiekin bat etorrita. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak azken erabakia hartzen du ebaluatzaileen txostenak ikusita eta kasuan kasuko lan multzo edo bildumako zuzendaritzak proposatutakoari begiratuta.

Prozesuaren etapak:

  1. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak egiaztatuko du argitaratzeko proposamena bat datorren zerbitzuaren politika editorialarekin, Argitalpen Zerbitzuaren estilo liburuan zehaztu bezala. Eta, behar izanez gero, lan multzo eta bildumako zuzendaritzari bidaliko dio.
  2. Lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, legokiokeen zientzi batzordearekin batera aztertuko dute originala eta, argitaratzeko modukoa dela iritziz gero, kanpoko ebaluazioa egingo duten pertsonak proposatuko. Originala ezetsiko balitz, hala jakinaraziko zaie egileei, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak arrazoitutako ebazpenaren bidez.
  3. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza harremanetan jarriko da proposatutako ebaluatzaileekin eta, ebaluazioa egiteko ados baleude, originala igorriko die, egilearen izen-deiturak eta filiazioa ezabatuta, itsu bikoitzaren ebaluazio prozesua bermatuko bada. Ebaluatzaileek bi hilabete izango dituzte txostenak egin eta emateko.
  4. Txostenak jasota, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak lan multzo edo bildumako zuzendaritzari bidaliko dizkio eta honek, txostenak ikusita eta batzorde zientifikoaren aholkuak baliatuta, honako erabaki hauetakoren bat hartuko ahal du:
  • Originalaren argitaratzea gomendatu, aurkeztu den moduan edo, gehien dela, ebaluatzaileek iradokitako aldaketa txikiak eginda. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak ebazpen bidez jakinaraziko die egileari eta zuzendaritza teknikoari, editatzeko prozesu teknikoari ekin diezaion.
  • Eskatzea egileei ebaluatzaileek eskatu edo iradokitako aldaketak egin ditzala, behar izanez gero, horiek egiteko modua eta epea zehaztuz. Proposatzaileak idatziz adieraziko ahal dio lan multzo edo bildumako zuzendariari ez dagoela ados proposatu zaizkion aldaketekin. Eskatutako aldaketak egin osteko testua jasota, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak egiaztatuko du egileak aldaketak egin dituela eta, hala beharko balitz, eman beharreko ebazpen proposamena helaraziko dio Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzari. Testuak txostenetako gomendioak jasotzen ez dituela iritziko balitz, azken errekerimendu bat eginen zaio egileari.
  • Ebaluazio berri bat eskatzea. Beharrezko baleritzo, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, bere batzorde zientifikoaren aholkuez, txostena eskatuko dio beste ebaluatzaile bati, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzaren bidez.
  • Gomendatzea proposamena ez argitaratzeko. Kasu honetan, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak hartutako erabakia arrazoitzeko ebazpena egin eta jakinaraziko dio egileari.

7. Sail honetako tituluak

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es