BASQUE CULTURE eguna!

Nolakoa da ohiko egun bat Basque Culture II. International Summer School 2017?

Astelehenetik ostiralera:

Goizez

Gosaria (Olarain Ikastetxe Nagusiko ostatu prezioaren barnean dago): 07:30etik aurrera.

Gosaldu ondoren, Ondarreta hondartzatik pasieran joan zaitezke Miramar Jauregiraino. Han izango dira saioak, eta hantxe ematen dira UPV/EHUko Uda Ikastaroak ere.

09:30etik 10:30era eskolak eta mintegi espezifikoak jasoko dituzu mundu osoan izen handia duten profesionalen eskutik.

Atsedenaldi txiki baten ondoren, 11:00etan euskara ikastaroa hasiko da, 13:00etara arte.

Euskara ikastaroetan modu entretenigarrian lan egingo duzu, hizkuntzak irakasteko azken metodologiei eta hizkuntzaren oinarri teorikoei jarraikiz eta euskal kulturaren ohiturekin lotutako gaiak jorratuz. Zenbait egunetan saio praktikoak egingo dira; hortaz, hiria izango da zuen ikasgela!

Arratsaldez

13:00etatik aurrera, jateko denbora librea izango duzu. Hondartzara joan zaitezke ogitarteko bat jatera, edo hiriko askotariko establezimenduetan jan dezakezu bestela.

Hilaren 3an, astelehenean, eta hilaren 11n, asteartean, San Telmo Museora joango gara bazkalostean, eta itsasontziz ibiliko gara Donostiako badiatik. Gainerako egunetan, arratsaldeak libre izango dituzu hiria eta inguruak hobeto ezagutzeko, kultur eta aisialdi jarduerak egiteko edota Donostian aukeran dituzun kiroletako edozein egiteko.

Gainera, nahi baduzu, Unibertsitatera iristean aurkeztuko dizkizugun aukerako jardueretan ere izena eman dezakezu. Aukera sorta zabala eskaini nahi dizugu, eta, horregatik, hala kirol jarduerak nola kultur eta gastronomia jarduerak antolatuko ditugu.

Afaria

Donostian afaltzea erraz-erraza da, denetariko jatetxeak eta prezioak izango baitituzu aukeran.

Asteburua

Larunbatean, hilaren 8an, Bilborako txangoa egingo da.

Igandean, zeure kabuz esplora ditzakezu hiria nahiz bertako inguru zoragarriak.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es