Oharra

PLAZAREN ERRESERBA EGITEKO EPEA ITXI DA

BASQUE CULTURE eskaintza akademikoa

Basque Culture II. International Summer School 2017 programako hizkuntza ofiziala ingelesa da

Basque Culture II. International Summer School 2017 programak Donostian egiteko mintegien eta kultur eta jolas jardueren egitarau osoa eskaintzen die Euskal Herriaren kultura eta identitatea ezagutu nahi dituztenei. Saioak talde txikietan emango dira; beraz, leku kopurua mugatua da.

  • Data: 2017/07/03-2017/07/14
  • Eskola orduen kopurua: 45

Helburu orokorrak:

  • a) Euskal kultura eta nortasuna ezagutzea hainbat arlotako (literatura, hizkuntzalaritza, historia, soziologia, antropologia, ekonomia, zientzia) nazioarteko itzal handiko adituen bitartez.
  • b) Euskal kultura ezagutzea era ludiko batean murgilduz (inguruak bisitatu, mintegi praktikoak) eta euskarazko eskolak jasoz, betiere ikuspegi praktiko eta kultural bat lehenetsita.

Helburu zehatzak:

  • a) Gogoeta egitea euskal kulturaz eta nortasunaz eta horien ezaugarriez (historikoak, sinbolikoak eta abar direla).
  • b) Ezagutzea kultura horrek bere baitan biltzen dituen arloetan (hizkuntza eta literatura, antropologia, historia, ekonomia, etab.) egindako azken ikerlanak.
  • c) Euskararen oinarrizko maila eskuratzea, eguneroko jardueretan euskaraz mintzatu ahal izateko.
  • d) Euskal kultura eta geografia ezagutzea, txangoen eta jarduera ludikoen bidez.
  • e) Ezagutzea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak euskal kulturaren eta nortasunaren ikerketa eta gogoeta zientifikoari egindako ekarpena.

Basque Culture II. International Summer School 2017 matrikularen barruan egitarau oso hau sartzen da:

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es