Oharra

PLAZAREN ERRESERBA EGITEKO EPEA ITXI DA

Nola egin matrikula

  • Plaza erreserbatzeko epea: 2017ko urtarrilaren 9tik apirilaren 29ra. Matrikularen zenbateko osoaren % 15 (87 euro) ordainduko da.
  • Matrikula formalizatzeko epea: 2017ko apirilaren 30etik ekainaren 1era. Matrikularen gainerako zenbatekoa (493 euro) ordainduko da.

1. urratsa: Bete onarpenerako formularioa

Basque Culture II. International Summer School 2017ko matrikula web bidez bestela ezin egin daiteke. Prozesuari egiteko, onarpenerako formularioa bete beharko duzu. (Chrome edo Firefox erabiltzea gomendatzen dizugu).

Erregistra zaitez aplikazioan eta hautatu Basque Culture II. International Summer School 2017. Formulario horretan, zure datu pertsonalak ez ezik, hautatu duzun matrikula eta ostatu mota adierazi behar diguzu, Olarain egoitza aukeratu baduzu bidezkoak diren kudeaketak egiteko. Gogoratu: ostatura sartu edo ostatutik irten adierazitako egunetan ez beste batzuetan egin behar baduzu, matrikulazio formularioan adierazi behar diguzu, eta esango dizugu posible den.

Orain matrikularen % 15 ordaindu behar duzu, kudeaketa gastuengatik, zure erreserba ziurtatzeko.

2. urratsa: Onarpen gutuna eta behar den dokumentazioa eskatu

Eskaria egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu izena emana duzula baieztatzeko, matrikula osorik ordaintzeko epeak gogoratzeko eta beste datu batzuk bidaltzeko. Olarainen ostatu hartzeko eskaera egin baduzu, sustapen kodea ere jasoko duzu, erreserba Basque Culture tarifa bereziekin egiteko erabil dezazun (ikusi Ostatua atala).

Gogoan izan pasaportea indarrean izan behar duzula. Zeure egoitzaren herrialdearen arabera, bisatua beharko balitz, berori tramitatu eta ezarritako epeetan lortzeko ardura ikaslearena izango da. Beharrezkoa bada, antolatzaileek gonbidapen gutun bat bidaliko dute bisa izapidetzeko, ikasleak izena ematen duenean.

3. urratsa: Matrikula nola formalizatu

Matrikularen gainerako zenbatekoa eta, hala badagokio, ostatuaren zenbatekoa 2017ko ekainaren 1a baino lehen ordaindu behar dira. Epe horretarako ez bada ordaintzen matrikularen edo ostatuaren kostu osoa, hala plaza erreserbatua nola aurrez ordaindutako dirua galduko dira (ikusi "Betebeharrak, baldintzak eta ezerezteak" atala). 

Gogoan izan nahitaezkoa dela aseguru bat kontratatzea; izan ere, Basque Culture II. International Summer School 2017 programako matrikulak erantzukizun zibileko asegurua bakarrik barne hartzen du. Matrikula formalizatu ondoren, aseguru polizaren eta pasaportearen kopiak bidali beharko dizkiguzu.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es