Ingurumen Zientzietako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Gero eta gehiago jabetzen gara ingurumena eta natura baliabideak babestuko dituzten ereduak diseinatzearen beharraz. Askotariko erronkei egin behar diegu aurre: garapen jasangarria, uren tratamendua eta arazketa, atmosferara egindako igorpenen tratamendua eta kontrola, hondakinen kudeaketa, lurralde plangintza, lurzoru kutsatuen kontrola, ingurugiro kalitatea, energia berriztagarriak... Erronka horiei guztiei zorroztasunez eta fidagarritasunez aurre egiteko, behar-beharrezkoak dira Ingurumen Zientzietako prestakuntza espezifikoa jaso duten pertsonak.

Ingurumen Zientzietako Graduak profesional modura prestatuko zaitu, eta gai izango zara ingurumenaren babeserako eta prebentziorako jarduerak aztertzeko eta garatzeko, ikuspegi integral batez, faktore teknikoak, zientifikoak, ekonomikoak, juridikoak eta sozialak aintzat hartuta. Horrez gain, arlo desberdinetako espezialisten lana koordinatzeko gai izango zara hiru esparruetan: aurrezaintza, esku-hartzea eta berreskuratzea. Jasangarritasunaren ikuspegitik landutako komunikazio eta ingurugiro hezkuntza ere ambientologoen lana da.

Gradu honek izaera esperimental nabarmena du, laurden bat laborategiko eta landako praktiketan egiten baita. Nahitaezko praktiken bidez, lanbide honen eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.

Eskainitako plazak

50 plaza.

Gutxieneko nota

7,228 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Farmazia Fakultatea
  • ps. de la Universidad, 7 01006 Gasteiz

Harremanetarako

Informazio administratiboa

  • Helb. el.: secretariadealumnado.ff@ehu.es
  • Telefonoa: 945 013074; Fax: 945 013014
  • Helbidea: Unibertsitate Ibilbidea, 7-Paseo de la Universidad, 7. 01006 Vitoria-Gasteiz
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es