Ingurumen Zientzietako Gradua - 2017/18

Helburuak

Ingurumeneko gaien analisirako gaitasuna izango duten profesionalen formakuntza diziplina-anitza. Formakuntza zientifiko-tekniko hau, iraunkortasunaren ikuspuntutik abiatzen da, eguneko egoera sozio-ekonomikoaren baitan, eta bereziki zuzentzen da ingurumenaren kontserbazio eta kudeaketara, lurralde plangintzara, ingurumen-kalitatearen kudeaketara enpresan eta administrazioan, eta ingurumen-hezkuntza eta komunikaziora.

Sarrera-profila

Ingurumenaz liluratuta dagoen pertsona bat bazara, zure ingurunea hobetu nahi baduzu eta matematika, fisika, kimika eta biologiako ezagutzak badituzu, Ingurumen Zientzietako Gradua aukera ezin hobea da zuretzat.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Sarbidea esperientzia profesionala dela-eta

Ikasketa hauetan, beraiekin erlazionaturiko lan esperientzia izateagatik onartua izateko aukera dago. Informazio gehiago nahi izatekotan, honako zuzenbide honetan kontsulta ezazu: 

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 36 12 -- 12 -- 60
2 -- 12 -- 48 -- 60
3 -- -- -- 48 12 60
4 -- -- 10 32 18 60
Guztira 36 24 10 140 30 240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula eta defentsa egin ahal izateko, gainditzeke dituzun kreditu guztien matrikula egin behar duzu
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Ingurumen-profesionalek duten jakintza-arlo arteko prestakuntza zientifiko teknikoa dela-eta, gai dira ingurumenaren balioespenarekin, plangintzarekin, gestioarekin eta prebentzioarekin loturiko zereginetan jarduteko. Hona hemen gradudun hauen lanbide-profilak:
- Heziketa arautua eta ez-arautua, eta, bereziki, ingurumen-heziketa.
- Ikerkuntza.
- Ingurumen-kalitatearen gestio-sistemak enpresan eta erakundeetan.
- Ingurumen-gestioa administrazioan.
- Ingurumen-kaltearen aholkularitza eta balioespena.
- Ingurumen-teknologia industriala.
- Natura-ingurunearen gestioa.
Dena dela, kontuan izan behar da lanbide-arlo horietako batzuek, bereziki irakaskuntza arautu eta ez-arautuak eta ikerkuntzak, gainerako betebehar batzuk eskatzen dituztela: bigarren hezkuntzako irakasleak prestatzeko masterra lehen kasuan, eta doktoregoa, bigarrenean.

Graduaren irtenbide profesionalak

Gradu honen diziplinartekotasunak lan aukera asko irekiko dizkizu:

  • Ingurumen auditoriak eta aholkularitzak enpresa eta erakundetan
  • Ingurumen prestakuntza eta hezkuntza
  • Airearen kalitatearen kontrola
  • Hondakinen kudeaketa (hirikoak, erradioaktiboak...)
  • Kutsatzaileak kontrolatzeko sistemen ezarpena
  • Ingurumen teknologia industriala
  • Lurzoru kutsatuen kontrola eta tratamendua
  • Ingurune naturalaren kudeaketa

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es