Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Azken urteotan ezin konta ahala aldaketa eta eraldaketa eman dira elikaduraren arloan, eta horregatik, hain zuzen, elikagai industriak elikagai katearen etapa guztiak sakon ezagutzen dituzten profesionalak behar ditu.

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduak elikagaiak diseinatu, prestatu, eraldatu, ontziratu, biltegiratu eta banatzeko prozesuan inplikatutako lehengaiak, haien konposizioa eta prozesu teknologikoak nahiz bioteknologikoak aztertzeko prestatuko zaitu. Nekazaritzako elikagaien eta haien kalitatearen analisia tituluan kezkatzen gaituen gaietako bat da, eta gizakiak kontsumitzen dituen janarien osasun kontrola lantzeaz ere arduratzen gara.

Gradua gainditu ostean elikagaien narrioen zergatiak, prozesatzearen oinarrizko printzipio eta gizakien kontsumorako hauen hobetzean aditua izango zara eta zentzu kalitate eta segurtasun handiko, elikagarri eta osasuntsuak diren elikagaiak bermatzen lan egin ahal izango duzu. Beti ere, kontsumo ohituren eta indarrean dagoen araudiak kontutan hartuz.

Tituluak izaera nabarmen esperimentala du, zati handi bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita, eta horiek osatzeko, nahitaezko kanpoko praktikak egin behar dira, elikagai industriaren arloko zentroetan.

Eskainitako plazak

40 plaza.

Gutxieneko nota

5,636 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Farmazia Fakultatea
  • ps. de la Universidad, 7 01006 Gasteiz

Harremanetarako

Informazio administratiboa

  • Helb. el.: secretariadealumnado.ff@ehu.es
  • Telefonoa: 945 013074; Fax: 945 013014
  • Helbidea: Unibertsitate Ibilbidea, 7-Paseo de la Universidad, 7. 01006 Vitoria-Gasteiz
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es