Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua - 2017/18

Helburuak

Elikagaietan adituak diren profesionalak prestatzea, honako esparruetan aritu daitezkeenak: elikagaien konposizioan eta prozesatzean, elikagaien eta prozesuen kalitatearen eta segurtasunaren kudeaketa eta kontrolean; prozesuen eta produktuen diseinu, garapen eta berrikuntzan; taldeentzako sukaldaritza, elikadura eta osasun publikoan; elikagaien merkaturatzean; elikagaiei buruzko legezko aholkularitza eta aholkularitza zientifiko eta teknikoan; eta irakaskuntza eta ikerketan.

Sarrera-profila

Elikagaien eta haien produkzioa interesatzen bazaizu, elikagai osasuntsuagoak eta seguruagoak lortzen lagundu nahi baduzu eta, gainera, matematika, fisika eta kimika bezalako gaietan ezagutzak badituzu, profil egokia duzu Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua egiteko.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaproba
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Sarbidea esperientzia profesionala dela-eta

Ikasketa hauetan, beraiekin erlazionaturiko lan esperientzia izateagatik onartua izateko aukera dago. Informazio gehiago nahi izatekotan, honako zuzenbide honetan kontsulta ezazu: 

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 30 6 -- 24 -- 60
2 21 9 -- 30 -- 60
3 -- -- -- 48 12 60
4 -- -- 6 48 6 60
Guztira 51 15 6 150 18 240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula eta defentsa egin ahal izateko, gainditzeke dituzun kreditu guztien matrikula egin behar duzu
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Elikagaietan aditua den profesionala, bere eskumenen arloan lan egiteko ezaguerak, trebetasuna eta gaitasuna dituena, eta, lan egiterakoan, etikaren eta bazterkeria ezaren printzipioak eta bakearen kultura sustatzea aintzat hartuko dituena. Zehazkiago, behar besteko ezagutzak izango ditu oinarrizko gaietan (besteak beste biologia, fisika, kimika eta matematikan), honako alor hauetan aditua izateko gaitasuna izan dezan: elikagaien izaera, elikagaiak hondatzeko arrazoiak, elikagaien prozesatzearen funtsezko oinarriak eta giza kontsumorako haien hobetzea; hartara, lortuko diren elikagaiak kalitate sentsorial handikoak, seguruak, elikagarriak eta osasuntsuak izango dira, kontsumo-ohitura berrietara egokituak eta indarreko legeriarekin bat datozenak. Gainera, horretan guztian kontuan izango da Lurrean gaur egun ditugun baliabideak ahalik eta hobekien ustiatzea, baita beste baliabide berri batzuk bilatzea ere, bai hondakinetatik bai gaur egun gutxiegi erabilitako, edo oraindik erabili gabeko, iturrietatik abiatuta; horrezaz gain, ahalik eta kutsatzaile gutxien sorraraztea, alegia, ingurumena errespetatzea izango da beste helburuetako bat.
Elikagai-sektorearekin, publiko nahiz pribatuarekin (elikagai-industria, administrazioa, ikerketa-zentruak eta zentru teknologikoak, laborategiak, aholkularitzak, ¿), loturiko zereginetan jarduteko gai diren profesionalak honako arloetan: besteak beste, Elikagaien prozesatzea; Prozesu, produktu eta hondakinen kalitatearen gestioan, ebaluaketan eta kontrolean elikagai industrian; Elikagaien Segurtasunaren gestioan, ebaluaketan eta kontrolean; Prozesu eta produktuen diseinuan, garapenean eta berrikuntzan; Merkaturatzean, komunikazioan eta marketinean; Aholkularitza legalean, zientifikoan eta teknikoan; Irakaskuntzan eta ikerketan eta Taldeentzako sukaldaritzan.

Graduaren irtenbide profesionalak

Lana egin ahal izango duzu, besteak beste, industrian, ikerketako zentro teknologikoetan, laborategietan eta aholkularitzetan, honako eginkizun hauetan:

  • Elikagai industriaren prozesu, produktu eta hondakinen kalitatearen gestioa, ebaluazioa eta kontrola
  • Elikagaien prozesatua
  • Elikagaien segurtasunaren gestioa, ebaluazioa eta kontrola
  • Elikagaien marketina eta merkaturatzea
  • Prozesuen eta produktuen diseinua, garapena eta berrikuntza
  • Lege, zientzia eta teknika aholkularitza
  • Taldeentzako sukaldaritza eta komunitate nutrizioa

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es