Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua - 2017/18

Titulazioko gaitasunak

Azalpena Mota
Aurkezpen publikoa egiteko gai izatea, informazio eta komunikaziorako teknologiak erabilita. Zeharkakoa
Bibliografi iturrietatik jasotako informazioa bilatu, hautatu eta interpretatzeko gai izatea. Zeharkakoa
Elikadura-katean zeharko prozesu eta produktuen analisi eta kontrolerako metodologia garatzea. Orokorra
Elikagaien elaborazioan erabilitako produktu eta prozesu teknologiko eta bioteknologiei buruzko txosten eta espediente administratiboak egiten, aztertzen eta interpretatzeko datu nabarmenak bildu eta interpretatzea. Orokorra
Elikagaien eta bere prozesuen segurtasun eta kalitatea bermatzeko kalitate-sistemak ezarri, gestionatu eta balioespena. Orokorra
Elikagaien eta elikaduraren kalitate eta segurtasunaren arlorako plangintza, politikak eta arautegiak osatzen eta hauen betetze-maila balioesten laguntzea. Orokorra
Elikagaien industriari eta kontsumidoreei aholkuak eskaintzea, arlo zientifiko, tekniko eta legaletan, argitaratze, etiketatze eta marketinerako zereginetan. Orokorra
Ikasleak gai izatea eztabaida-taldeetan modu aktibo eta eraikitzailean parte hartzeko. Zeharkakoa
Ikasleak gai izatea talde-lanak egiteko. Zeharkakoa
Informazioa, ideiak eta problemei eskainitako ebazpideak transmititzea, bai sektoreko profesionalei nola kontsumitzaileei, bai egoera arruntetan nola elikadura-krisietan. Orokorra
Informazioa sintetizatzen jakitea eta ondorioak adierazteko gai izatea, idatzizko lanak eginez. Zeharkakoa
Lan profesionala egiteko gai izatea, ingurumena errespetatuz eta jarraibide etikoen arabera egindako jarduna burutuz. Zeharkakoa
Lehengai, osaera, prozesu teknologiko eta bioteknologikoen inguruzko oinarrizko funtsak eta jakintza espezifikoak eskuratzea, elikagaien elaborazio, transformazio, ontziratze, biltegiratze eta banaketaren inguruan. Orokorra
Merkatuaren premiak eta eskariak asebetetzeko prozesu eta produktuak garatu, laboratu eta diseinatzea, elikadura-industriaren sektore ezberdinetan. Orokorra
Problema zehatzen inguruko datu esperimentalak bildu eta jasotako jakintzaren arabera interpretatzen jakiteko gaitasuna garatzea. Zeharkakoa
Txosten profesionala egiteko gaitasuna izatea, irizpide arautu eta protokolizatuei jarraiki. Zeharkakoa
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es