Farmaziako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Medikamenduek, gaur-gaurkoz, ezin konta ahala gaixotasun sendatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzen dute, eta pertsonen bizi itxaropena areagotzeko ere lagungarriak dira. Ezinbesteko elementuak dira gure bizitzan. Eta, Farmaziako Graduaren oinarria ere badira. Titulu honek osasun arloko profesional gisa prestatuko zaitu, eta benetako aditua izango zara medikamenduen produkzioan, kontserbazioan eta banaketan, eta horiek gizakien osasunean duten eraginean.

Horrez gainera, Farmaziako Graduak gaitasuna emango dizu ikerketa zientifikoak egiteko, konposatu berriak bilatzeko eta farmako berriak diseinatzeko eta fabrikatzeko, gaixotasun nagusiak tratatzeari eta haiekin amaitzeari begira. Beste alor batzuetan ere esku hartzeko prestatuko zaitu: osasun publikoa zaindu, osasuna sustatzeko eta gaixotasunen prebentziorako besteak beste.

Gradua praktikoa da nagusiki, ikasketen laurden bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita. Nahitaezko kanpoko praktikak farmazia bulegoetan eta ospitaletako farmazia zerbitzuetan egingo dituzu, non lanbidea ezagutuko duzun bertatik bertara.

Eskainitako plazak

140 plaza.

Gutxieneko nota

9,59 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek, Unibertsitateen Kontseiluaren 2015/06/18(e)ko Erabakiaren bidez, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila (masterra) du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Farmazia Fakultatea
  • ps. de la Universidad, 7 01006 Gasteiz

Harremanetarako

Informazio administratiboa

  • Helb. el.: secretariadealumnado.ff@ehu.es
  • Telefonoa: 945 013074; Fax: 945 013014
  • Helbidea: Unibertsitate Ibilbidea, 7-Paseo de la Universidad, 7. 01006 Vitoria-Gasteiz
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es