Farmaziako Gradua - 2017/18

Helburuak

Farmazialariak prestatzea; alegia, medikamentuetan nahiz medikamentuek osasunean duten eraginean adituak diren profesionalak. Farmazialari lanbidea Osasun arloko Lanbideak Antolatzeko 44/2003 Legeak (2003ko azaroaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) erregulatzen du. Lege horrek ezartzen du farmazialariari dagozkiola, era esklusibo batean, medikamentuak ekoiztea, kontserbatzea eta dispentsatzea. Gainera, prozesu analitiko eta farmakoterapeutikoetan parte har dezake, bai eta osasun publikoa zaintzeko prozesuetan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere.

Sarrera-profila

Osasuna eta haren inguruko guztia interesatzen bazaizu, pertsonen bizitza hobetzen lagundu nahi baduzu, ikerketa zientifikoak liluratzen bazaitu eta, gainera, biologia, kimika, matematika eta fisikako ezagutzak badituzu, guztiz egokia zara Farmaziako Gradua egiteko.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Sarbidea esperientzia profesionala dela-eta

Ikasketa hauetan, beraiekin erlazionaturiko lan esperientzia izateagatik onartua izateko aukera dago. Informazio gehiago nahi izatekotan, honako zuzenbide honetan kontsulta ezazu: 

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 33 21 -- 6 -- 60
2 9 -- -- 51 -- 60
3 -- -- -- 54 6 60
4 -- -- -- 48 12 60
5 -- -- 6 42 12 60
Guztira 42 21 6 201 30 300

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula eta defentsa egin ahal izateko, gainditzeke dituzun kreditu guztien matrikula egin behar duzu
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Lan-irteerak:
- Banaketa farmazeutikoa.
- Irakaskuntza.
- Farmazia-establezimenduak (komunitate-farmazia).
- Industria farmazeutikoa, elikagai-industria eta industria kimikoa.
- Ikerkuntza.
- Osasuna (publikoa eta pribatua).

Graduaren irtenbide profesionalak

Farmaziako profesionalak arlo askotan behar dira:

  • Farmazia establezimenduak: medikamenduak produzitzea, kontserbatzea eta ematea
  • Farmazia, elikadura eta kimika industria: medikamenduen diseinua, produkzioa eta analisia
  • Analisi laborategiak
  • Osasun publikoa eta pribatua: ospitaleetako farmazia eta farmazia asistentziala
  • Banaketa farmazeutikoa
  • Osasun promozioa, hezkuntza eta prebentzioa ikastetxe publiko eta pribatuetan
  • Irakaskuntza eta ikerketa

Graduak lanbide arautu hauetarako ematen du prestakuntza

  • Farmazialaria
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es