Farmaziako Gradua - 2017/18

Titulazioko gaitasunak

Azalpena Mota
Aholku terapeutikoa ematea, farmakoterapia eta dietoterapian, bai eta elikagai eta nutrizioaren arloan ere, zeinek bere zerbitzuak eskaintzen ditueneko guneetan. Orokorra
Ahoz nahiz idatziz garatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea, lanbide-jarduna burutzeko osasun-guneetako gaixo eta erabiltzaileekiko harremanetan jarduteko. Diziplina anitzeko taldeetan lanerako eta lankidetzarako eta osasun-profesionalekiko gaitasunak sustatzea. Zeharkakoa
Analisi higieniko sanitarioak garatzea, bereziki elikagaiekin eta ingurumenarekin erlazionaturikoak. Orokorra
Erreaktiboak, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta balioestea, analisi klinikoetarako oinarrizko funtsak eta laborategirako diagnosi-diktamenen ezaugarriak eta edukiak jakinda. Orokorra
Farmako eta medikamentuen inguruko problemak identifikatu, balioetsi eta balioztatzea, bai eta farmakozaintzaren jardueretan parte hartzea ere. Orokorra
Farmakoak eta medikamenduak identifikatu, diseinatu, lortu, analizatu, kontrolatu eta ekoiztea, bai eta bestelako produktu eta lehengaiak ere, osasunerako interesik badute giza erabileran edo albaitaritzan. Orokorra
Farmazia kliniko eta sozialaren jarduerak burutzea, arreta farmazeutikoaren zikloari jarraiki. Orokorra
Jardun farmakologikorik duten gaien ondorio terapeutiko eta toxikoak balioestea. Orokorra
Medikamenduak eta osasun-intereseko bestelako produktuak diseinatu, prestatu, hornitu eta ematea. Orokorra
Medikamentu eta osasun-produktuak arrazionalki erabil daitezela sustatzea, bai eta gestio klinikoaren, osasun-ekonomiaren eta osasun-baliabide erabilera eraginkorraren oinarrizko jakitea ere. Orokorra
Metodo zientifikoa aplikatzen jakitea eta gaitasunak berenganatzea legeria, informazio-iturriak, bibliografia baliatzerakoan, protokoloak egiterakoan eta saiakuntza kliniko eta klinika-aurrekoak diseinatu eta balioesteko behar diren bestelako gai eta alderdiak ere. Orokorra
Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea, eskura duen ebidentzia zientifikoaren argitara, jakintza berrien autoikasketari berebiziko azpimarra jarrita. Zeharkakoa
Osasuna eta gaixotasunaren prebentzioa sustatzeko jardueretan esku hartzea, banakoaren, familiaren eta komunitateen eremuan; osasun-gaixotasun prozesuaren ikuspegi orokortu eta lanbide anitzekoa izanda. Orokorra
Printzipio etiko eta deontologikoak jakitea, lanbide-jarduna artezten duten lege, arau eta administrazio-xedapenen arabera, osasunaren inplikazio etikoak ulertuta, eraldatzen ari den gizarte testuinguruan dela. Orokorra
Substantzien ondorio toxikologikoak balioestea eta diseinatu eta aplikatu beharreko proba eta analisiak diseinatu eta aplikatzea. Orokorra
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es