Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Jaten duguna gara eta gure elikadura ohituren arabera hazten gara. Hartzen ditugun elikagaiek gure bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko. Gure elikadura eta osasunaren arteko lotura ukaezina da. Gaur egun badakigu nutrizio egoki batek gaixotasunak prebenitzen dituela eta sendatu ere egin ditzakeela; hortaz, ikerketa funtsezkoa da jakintza adar honetan.

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak arlo honetan profesional aditua izateko prestatuko zaitu, eta pertsona osasuntsuei edo patologiaren bat daukatenei orientazioa eman ahal izango diezu otorduen plangintzan, menuen diseinuan edo elikadura programen kudeaketan. Tituluak gaitasuna emango dizu, halaber, pisuari edo gaixotasun kronikoei (gaixotasun kardiobaskularrak, koronarioak, gastritisa, crohn, diabetesa, hipertentsioa...) lotutako osasun arazoak lantzeko, nutrizioaren ikuspegitik. Horrez gainera, prebentzioari eta elikadura hezkuntzari lotutako ekimenak aurrera eramateko gai izango zara.

Nahitaezko kanpoko praktiken bidez zure prestakuntza osatuko duzu zentro publikoetan (Ospitaleak, Gizarte Ongizaterako zentroak) edo enpresa nahiz erakunde pribatuetan.

Eskainitako plazak

60 plaza.

Gutxieneko nota

8,926 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Farmazia Fakultatea
  • ps. de la Universidad, 7 01006 Gasteiz

Harremanetarako

Informazio administratiboa

  • Helb. el.: secretariadealumnado.ff@ehu.es
  • Telefonoa: 945 013074; Fax: 945 013014
  • Helbidea: Unibertsitate Ibilbidea, 7-Paseo de la Universidad, 7. 01006 Vitoria-Gasteiz
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es