Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua - 2017/18

Helburuak

Dietista-nutrizionistak prestatzea, osasun arloko profesionalak, elikaduran, nutrizioan eta dietetikan adituak direnak. Profesional hauek gaitasuna dute nutrizio klinikoan, taldeen elikaduran, elikadura heziketan, enpresa arloan, ikerkuntzan zein garapen eta berrikuntzan jarduteko, bere lanbidearen printzipio etikoekin bat eginda.

Sarrera-profila

Nutrizioak eta horrek gizakiengan duen eragina interesatzen bazaizu, biologia, kimika eta matematika gustukoak badituzu, eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna eta enpatia baduzu, aukera ezazu Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Egokitze-ikastaro
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Sarbidea esperientzia profesionala dela-eta

Ikasketa hauetan, beraiekin erlazionaturiko lan esperientzia izateagatik onartua izateko aukera dago. Informazio gehiago nahi izatekotan, honako zuzenbide honetan kontsulta ezazu: 

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 30 12 -- 18 -- 60
2 15 6 -- 39 -- 60
3 -- -- -- 48 12 60
4 -- -- 10 44 6 60
Guztira 45 18 10 149 18 240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula eta defentsa egin ahal izateko, gainditzeke dituzun kreditu guztien matrikula egin behar duzu
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Graduatuak dietista-nutrizionista (Ordenación de las Profesiones Sanitarias delako 44/2003 legearen arabera, 2003ko azaroaren 22ko E.A.O 280), lanbidean aritzeko gaitasuna izanen du honako arloetan:
- Nutriziorako eta elikadurarako heziketan.
- Nutrizio klinikoan.
- Hezkuntza eta irakaskuntzan.
- Kirola, estetika eta osasunean.
- Talde-elikaduran, arlo sozialean edo komertzialean.
- I+G+B.
- Komertzializazio, komunikazio eta marketingean.
- Elikagaien industrigintzan eta ekoizpenean.
- Lehen Laguntzan.
- Prozesu eta produktuen kalitatearen gestio eta kontrolean.
- Elikagaien Segurtasunean.
- Osasun Publikoan eta erkidegoen osasunean.
- Aholkularitza legala, zientifikoa eta teknikoan.
- Administrazio Publikoan.
- Kontsumitzaileen elkarteetan.
- Garapenerako nazioarteko lankidetzan.
- Besteak (kontsultategi pribatuetan, ostalaritzan, jangeletan begirale,..

Graduaren irtenbide profesionalak

Lanbide askotan sartzeko aukera izango duzu:

  • Elikadura-nutrizio hezkuntza eta komunikazioa
  • Nutrizio klinikoa eta nutrizio aholkularitza
  • Taldeentzako sukaldaritza soziala edo komertziala: ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak, catering, hotelak, jatetxeak, etab.
  • Elikagaien industria eta produkzioa
  • Prozesuen eta produktuen kudeaketa eta kontrola
  • Elikadura segurtasuna
  • Kirol nutrizioa
  • Osasun publikoa
  • Ikerketa

Graduak lanbide arautu hauetarako ematen du prestakuntza

  • Dietista-Nutrizionista
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es