Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua - 2017/18

Titulazioko gaitasunak

Azalpena Mota
Animali eta landare-jatorriko elikagaien laborazio, eraldatze eta kontserbaziorako oinarrizko prozesuak jakitea. Orokorra
Azterketa epidemiologiko nutrizionalen diseinu, egite eta balioztatzen jakin eta esku hartzea, bai eta elikadura eta nutriziorako esku hartze-programak arlo ezberdinetan planifikatu, analizatu eta balioesten parte hartzea ere. Orokorra
Diagnosi nutrizionala interpretatu, historia klinikoaren alderdi nutrizionalak balioetsi eta ekintza dietetikorako plana egitea. Orokorra
Dietista eta nutrizionistaren lanbidearen funtsezko elementuak ezagutzea, printzipio etikoak, lege-erantzukizunak eta lanbidearen jarduna barne, gizarte-justiziaren printzipioa jardun profesionalari aplikatuta eta pertsonekiko, berauen ohitura, sinismen eta kulturekiko errespetuan. Zeharkakoa
Dietista eta nutrizionisten esku hartze profesionalari dagozkion txostenak egiteko eta erregistroak betetzeko gaitasuna egitea. Orokorra
Egoera nutrizionala balioesteko protokoloak diseinatu eta burutzea, arrisku nutrizionalaren faktoreak identifikatuz. Orokorra
Elikadura eta nutrizioaren arteko hartu-emanak integratu eta balioestea, egoera osasuntsuetan nola egoera patologikoetan. Orokorra
Elikadura, nutrizio eta elikadura-segurtasunaren arloko politika-plangintza eta garapenean laguntzea, populazioaren premiak eta osasunaren babesa oinarri hartuta. Orokorra
Elikadura-produktu edo osagai bati buruzko txosten eta espediente administratiboak interpretatzea. Orokorra
Elikadura-produktuen garapen, merkaturatze, etiketatze, komunikatze eta marketinari buruzko aholkularitza, gizarte-premiak, zientzi jakintzak eta indarreko legeria aintzat hartuz. Orokorra
Elikadura-zerbitzuen gestioan, antolakuntzan eta garapenean parte hartzea. Orokorra
Elikagai eta elikadura-produktuak identifikatu eta sailkatzea. Hauen osaera, propietateak, balio nutritiboak, biodisponibilitatea, ezaugarri organoleptikoa eta, sukaldeari eta teknologiari zor zaizkion prozesuen ondoriozko aldaketa analizatzen eta zehazten jakitea. Orokorra
Elikagaiak ezagutzea, organismoan duten eginkizuna, biodisponibilitatea, premiak eta gomendioak eta oreka energetiko eta nutrizionalaren oinarriak jakitea. Orokorra
Elikagaien mikrobiologia, parasitologia eta toxikologia jakitea. Orokorra
Elikagaien osaerari buruzko taula eta datu-baseak osatu, interpretatu eta erabiltzea. Orokorra
Esku hartzea ospitaleko elikatze eta euskarri nutrizionalaren eta tratamendu dietetika nutrizional anbulatorioaren mota ezberdinen antolaketan, gestioan eta inplementazioan. Orokorra
Fisiologiaren, fisiopatologiaren, nutrizioaren eta elikaduraren jakintza espezifikoak banakoen eta kolektibitateen plangintza eta aholkularitza dietetikoari aplikatzea, bizi-ziklo osoan eta osasun nola gaixotasunean. Orokorra
Helburuko kolektiboaren ezaugarrietara egokitutako menu eta dieten plangintza osatu, kontrolatu eta parte hartzea. Orokorra
Hezkuntza higieniko sanitarioa eta dietetika eta nutrizioari buruzkoa jatetxeen zerbitzuetan ari den pertsonalari ematea. Orokorra
Ikerkuntza-jardunerako oinarrizko hezkuntza bereganatzea, hipotesiak egiteko, problemak ebazteko informazioa metodo zientifikoari jarraituta bildu eta interpretatzeko gai izanik eta pentsamendu zientifikoak osasun eta nutrizioaren arloan duen garrantzia eta mugak osotasunean ulertuta. Orokorra
Lanbidea osasunaren beste profesional guztiekiko errespetuan garatzea, taldean lan egitek gaitasunak berenganatuz. Zeharkakoa
Lanbidearen eta bere gaitasunaren mugak jakitea, diziplina arteko tratamendua edo beste profesional batengana noiz bideratu behar den ongi jakinda. Zeharkakoa
Lanbide-gaitasunari eutsi eta eguneratzeko premia aitortzea, garrantzia berezia eskainiz, nutrizioan eta elikaduran sortutako jakintza, produktu eta teknika berrien ikaskuntza autonomo eta etengabeari eta kalitatearekiko motibazioari. Zeharkakoa
Nazio barruko zein nazioarteko osasun-antolakundeak ezagutzea, bai eta osasun-sistema ezberdinak ere, dietista eta nutrizionistaren eginkizuna bereiziz. Orokorra
Nutrizio, elikadura, bizi-estilo eta alderdi sanitarioei buruzko informazio-iturriak jakin, kritikoki balioetsi eta erabiltzen eta aplikatzen jakitea. Orokorra
Osasuna bultzatu eta nutrizioarekin eta bizi-estiloekin erlazionatutako arazo eta gaixotasunak prebenitzeko jardueretan parte hartzeko gaitasuna izatea, populazioaren elikadura eta nutrizio-hezkuntza garatuz. Orokorra
Ospitaleko elikadura-zerbitzu eta elikadura eta nutrizio-unitateen egitura jakitea, diziplina arteko ekipoaren barruan, dietista eta nutrizionistaren eginkizunak identifikatuz eta garatuz. Orokorra
Pertsonekiko, osasunaren profesional edo industriarekiko eta hedabideekiko komunikazio eraginkorra egitea, bai ahoz bai idatziz, nutrizio, bizimodu eta ohiturei buruzko informazio eta komunikaziorako teknologiak behar bezala erabiliz. Zeharkakoa
Produktu, instalazio eta prozesuen kalitate eta elikadura-segurtasunean esku hartzea. Orokorra
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es