Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua - 2017/18

Helburuak

Biokimika eta Biologia Molekularreko graduaren helburua, ondoko gaitasun teoriko eta praktikoak dituzten profesionalak prestatzea da:

Molekulen mailako prozesu biologikoekin zerikusia duen ezagutza ulertu, sortu eta jakinaraztea.

Ezagutza hori ikerketa laborategietan egiten den lan esperimentalari aplikatzea.

Biokimika eta biologia molekularreko ikerketak zuzenean gure bizi kalitateari (osasuna, elikadura eta ingurumena) eragiten dioten arazoak tratatu eta konpontzen ditu. Izan ere, eremu hau medikuntzari edo nekazaritzari aplika dakioke, medikamentu, produktu edo zerbitzu berriak garatzeko.

Sarrera-profila

Ikerketa zientifikoak motibatzen bazaitu, laborategiko lana atsegin baduzu, pentsamendu analitikorako eta sormenerako gaitasuna duen pertsona behatzailea eta pazientziaduna bazara, ezagutza zientifikoak eta teknikoak, eta matematika, fisika, biologia eta kimika bezalako oinarrizko gaiei buruzko nozioak badituzu, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua ezin hobea da zuretzat.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 33 21 -- 6 -- 60
2 6 -- -- 54 -- 60
3 -- -- -- 60 -- 60
4 -- -- 12 12 36 60
Guztira 39 21 12 132 36 240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindiuta izan behar dituzu.
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Biokimika eta Biologia Molekularrean azkenaldian egon den aurrerapen zientifiko eta teknologikoa dela eta, graduatuaren lanbide profila nahikoa zabaldu da. Gaur egun, biokimikoa ez da bere laborategian ikerketak egiteaz bakarrik arduratzen. Irakaskuntza,
hedapen, aholkularitza, administrazio eta kudeaketa lanak egiten ditu, eta beste hainbat jardueretan parte hartzen du (gaixotasunen prebentzioa eta diagnosia; analisi eta azterketa nutrizionalak, farmakologikoak eta toxikologikoak). Gaina, aktiboki parte hartzen du hurbil dituen beste diziplina batzuetan: medikuntza, elikadura, ingurumena, nekazaritza edo ingeniaritza kimikoa.
Biokimika eta Biologia Molekularrean graduatua jarduera hauek egiteko gai da:
- Biozientzia molekularretako ikerketak egitea, oinarrizkoak eta aplikatuak.
- Analisi bromatologikoak eta elikadura azterketa egin eta interpretatzea.
- Azterketa genetikoak egin eta interpretatzea.
- Elikadura eta bioteknologia produktu berriak garatzea.
- Azterketa farmakologikoak, auzitegikoak eta toxikologikoak egitea.
- Ingurumen azterketak egitea.
- Bigarren mailako eta goi mailako irakaskuntzan jardutea.
- Analisi klinikoak egin eta interpretatzea, dagozkion eremu guztietan (kimika klinikoa, hematologia, mikrobiologia, immunologia eta zitologia).
- Alorreko aholkularitza teknikoa ematea (azterketa toxikologikoak eta ingurumenekoak).
Biokimikako langileak ondorengo enpresa edo erakunde hauetan lan egin dezake:
- Estatuko ospitaletako eta klinika pribatuetako ikerketa eta diagnosi zentroak.
- Bioteknologia, ingeniaritza genetiko, elikagaien eta botiken industriak.
- Unibertsitateak, ikerketa eta garapen laborategiak, esperimentazio eta diagnosi klinikoko laborategiak.
- Ikerketa zentroak eta institutuak.

Graduaren irtenbide profesionalak

Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Biozientzietako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua, ikerketa eta garapen unibertsitate eta institutuetan, eta sektoreko enpresetan (I+G+B).
  • Ikerketa biomedikoa eta diagnostiko klinikoa; analisi klinikoak egitea eta interpretatzea bere arlo guztietan (kimika analitikoa, hematologia, mikrobiologia, immunologia eta zitologia), ospitaletan, kliniketan, eta teknologia eta ikerketa zentrotan.
  • Azterketa genetikoak, nutrizionalak, farmakologikoak, ingurumenekoak, forentseak edo toxikologikoak, analisi bromatologikoak, eta produktu berrien garapena nekazaritza eta elikagaien industrian, eta bioteknologia eta farmazia industrian.
  • Irakaskuntza, bigarren hezkuntzan edo unibertsitatean, eta zientzia dibulgazioa.
  • Aholkularitza teknikoa (administrazio eta kudeaketa espezializatua, toxikologia eta ingurumen aditu txostenak) eta zientifikoa, enpresa farmazeutikoetan eta bioinformatikoetan (medical sciencific advisor).

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es