Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua - 2017/18

Titulazioko gaitasunak

Azalpena Mota
T1. Metodo zientifikoa aplikatzean analisi, sintesi eta arrazoiketa kritikorako gaitasuna garatzea. Zeharkakoa
T10. Organismoak zelula-mailan eta molekula-mailan ulertzea. Orokorra
T11. Mundu naturala bilakaeraren eta gizakiaren eraginak izan duen inpaktuaren emaitza gisa ulertzea. Orokorra
T12. Biomolekulen ezaugarri estrukturalak eta funtzionalak ezagutzea. Orokorra
T13. Herentziaren oinarri molekularrak eta aurrerabide zientifikoan dituzten inplikazioak ulertzea. Orokorra
T14. Metabolismoaren, komunikazio zelularreko sistemen eta aldaketa fisiopatologikoetara eta ingurune-aldaketetara egokitzeko ahalmenaren ikuspegi integratua eskuratzea. Orokorra
T15. Molekula-mailako prozesu zelularrei buruz termino zientifikoki zehatzetan hitz egitea, eta arloko terminologia espezifikoa erabiltzea. Orokorra
T16. Laborategi batean behar bezala lan egitea, honako alderdi hauek kontuan hartuta: segurtasun kimiko, biologiko eta erradiologikoa, hondakin kimikoen desagerraraztea eta jardueren erregistro idatzia. Orokorra
T17. Prozesu biologikoak kuantitatiboki aztertzeko gaitasuna garatzea. Orokorra
T18. Datuak aztertzeko oinarrizko tresna kuantitatiboak behar bezala erabiltzea. Orokorra
T19. Ikerketa biokimikoan erabilitako estrategia esperimentalen oinarriak ezagutzea. Orokorra
T2. Ikaskuntza autonomoa eta egoera berrietara egokitzeko ahalmena garatzea. Zeharkakoa
T20. Arloaren berezko datu eta emaitza esperimentalak behar bezala aztertu eta interpretatzea. Orokorra
T21. Informazioa lortzeko, esperimentuak diseinatzeko eta emaitzak interpretatzeko teknika instrumentalei buruzko oinarrizko jakintzak behar bezala erabiltzea. Orokorra
T22. Zientzialariek informazio zientifikoa sortu, transmititu eta zabaltzeko erabili ohi dituzten prozedurak ezagutzea. Orokorra
T23. Eskuratutako jakintza molekularrak eta haiek izan ditzaketen aplikazio biomedikoak lotzea. Orokorra
T24. Arloko literatura zientifikoa interpretatu eta ebaluatzea. Orokorra
T25. Profesionalak testuinguru zientifiko, sozial eta juridikoan betetzen duen zeregina eta zientziaren eta gizartearen arteko erlazioak ulertzea. Orokorra
T3. Ideiak helaraztea, entzule profesionalei eta profesionalak ez direnei jakinaraztea eta atzerriko hizkuntzen (eta, bereziki, ingelesaren) erabilera bultzatzea. Zeharkakoa
T4. Diziplina anitzeko eta kultura anitzeko taldeetan laguntzea eta lan egitea, eta genero-berdintasuna errespetatzea. Zeharkakoa
T5. Eskuratutako jakintzak lanbide-munduan aplikatzeko trebetasunak sustatzea. Orokorra
T6. Sortzeko eta ekiteko gaitasuna garatzea: proiektuak formulatu, diseinatu eta kudeatzea, eta jakintza eta jarrera berriak bilatu eta integratzea. Orokorra
T7. Konpromiso etikoa eta gizarte-eztabaidan parte hartzeko ahalmena garatzea. Orokorra
T8. Molekula biologikoen portaera, propietateak eta interakzioak ulertzeko beharrezkoak diren oinarri zientifikoak ezagutzea. Orokorra
T9. Dibertsitate biologikoaren oinarri biokimikoak ezagutzea, molekula-mailatik hasi eta organismoarekin amaitzeraino. Orokorra
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es