Medikuntzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Medikuntzak gizakiaren bizitza, osasuna, gaixotasunak eta heriotza ikertzen ditu, eta prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak ematen ditu, pertsonen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko. Arteen artean gizatiarrena, zientzien artean artistikoena eta humanitateen artean zientifikoena dela diote. Aitzinako lehenengo zibilizazio eta kulturetan jaiotako diziplina da, izan ere, beti eduki dugu osasuna zaindu eta gaixotasunak sendatzeko beharra.

Medikuntzako Graduak gaitasuna emango dizu orotariko medikuntzan jarduteko eta gero graduondoko prestakuntza klinikoa nahiz ikerketakoa jasotzeko. Medikuen hiru ardatz nagusietan sakonduko duzu: aurrezaintza, diagnostikoa eta gaixotasunen tratamenduan.

UPV/EHUk, gainera, lau irakasgune ditu Basurtu, Gurutzeta, Gasteiz eta Donostiako unibertsitate ospitaleetan, eta haietan egingo dituzu azkeneko hiru mailak. Medikuntzako Graduaren sei mailak amaitzean, medikuntzako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara. Horrez gain, BAME (Barneko Mediku Egoiliar) azterketa gainditu beharko duzu, espezialitatea eta lanerako ospitalea hautatzeko.

Gradu honen irakaskuntzaren kalitatea egiaztatuta dago; horren erakusle dira, izan ere, UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan lortzen dituzten emaitza bikainak.

Eskainitako plazak

310 plaza.

Gutxieneko nota

12,331 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek, Unibertsitateen Kontseiluaren 2015/06/18(e)ko Erabakiaren bidez, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila (masterra) du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • au. Sarriena, s/n 48940 Leioa

Harremanetarako

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • au. Sarriena, s/n 48940 Leioa
  • Telefonoa: 946012774
  • Faxa: 946013400
  • Helb. el.: lmvweb@lg.ehu.es
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es