Medikuntzako Gradua - 2017/18

Helburuak

UPV/EHUn Medikuntzan graduatuaren tituluaren xedea da ikasleak ezagutzetan eta gaitasunetan prestatzea eta trebatzea ondorengo jarduerak egiteko:


Gizabanakoaren eta taldearen osasuna sustatzea gure inguruko gaixotasunik garrantzitsuenak prebenituz, diagnostikatuz eta tratatuz, komunitateari eman beharreko zerbitzuak dakartzan ardurak bere gain hartuta.

Biztanleei kalitate handiko osasun-arreta ematea, etengabeko hobekuntzara bideratuta eta osasun-baliabide mugatuak banatzeko orduan gizarte-justiziaren irizpidea arduratsu ezarrita.


Erabakirik zuzenenak hartzean eta arazo medikoak ebaztean jarrera kritikoa izatea, ebidentzia zientifiko onenen arabera.


Klinikari, irakaskuntzari eta ikerkuntzari eragiten dioten Osasun Zientzien ezagutza eta prozedurak zuhurtasunez erabiltzea, horretarako kontuan izanik, erabakigarri diren faktore zientifiko eta biologikoez gain, osasunari eusten eta gaixotasunak tratatzen laguntzen duten faktore psikosozialak, kulturalak, historikoak eta ekonomikoak.

Konpromisoa hartzeko etengabeko ikaskuntzarekin eta bizitza guztirako laneko hobekuntzarekin, baita klinikan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan informazio biomedikoa egoki erabiltzearekin ere.


Pazienteekin eta senideekin, informazioa trukatu beharra izango duen beste profesionalekin eta gainerako gizartearekin eraginkorki eta enpatikoki komunikatzea.

Lanbidean lege-arduren arabera jardutea, eta paziente guztien eta horien senideen duintasuna eta eskubideak bereziki errespetatuko dituen irizpide etikoekin jardutea, baita zirkunstantzia pertsonalak eta soziokulturalak ere.

Sarrera-profila

Zerbitzu bokazioa duen pertsona solidario eta enpatikoa bazara, osasunari lotutako ororen zale porrokatua bazara, zientzietan oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen lagundu nahi baduzu, Medikuntzako Gradua da zure gaitasun guztiak garatzeko titulu egokia.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 42 -- -- 18 -- 60
2 12 -- -- 42 6 60
3 6 -- -- 42 12 60
4 -- -- -- 60 -- 60
5 -- -- -- 60 -- 60
6 -- -- 6 54 -- 60
Guztira 60 -- 6 276 18 360

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko beharrezkoa da ikasketa plana bukatzeko falta diren irakasgai guztietan matrikula egitea.
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez
  • 4. mailako irakasgaiak matrikulatu ahal izateko, aurreko mailetako 12 kreditu, gehienez, izan behar dira gainditu gabe.
  • Ikasketa hauek curriculum lerro lotesleak dauzkate. Titulazio hau lortzeko derrigorrean curriculum lerro bat gainditu behar da.

Graduatuaren profila

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan graduatzen dena gai izango da medikuntzan oro har jarduteko eta gerora graduatuondoko trebakuntza klinikora eta ikerkuntzakora iristeko. Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan graduatua titulua lortzen duten etorkizuneko profesionalek gai izan beharko dute osasuna sustatu, mantendu eta berreskuratzera bideratutako jarduerako planifikatzeko, gauzatzeko eta adierazteko, kultura-, gizarte- eta hizkuntza-eragin ugariko mundu honetan.
Helburu hori lortzeko, gerora profesionala izango denak aditua izan behar du gaixotasunak prebenitzen eta gaixoak disgnostikatzen eta tratatzen.

Graduaren irtenbide profesionalak

Medikuntzako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:

  • Ospitaleetan, osasun zentroetan, anbulatorioetan, kliniketan, geriatrikoetan, eta abar, publikoak nahiz pribatuak izan.
  • Epaitegietan, auzitegi mediku edo psikiatra gisa.
  • Enpresetan, mutualitateetan eta aseguru konpainietan.
  • Kirol arloan.
  • Auzitegi medikuntzan.
  • Ikerketan.
  • Nazioarteko lankidetzan.
  • Aholkularitza medikoan.
  • Osasun administrazioan.

Graduak lanbide arautu hauetarako ematen du prestakuntza

  • Medikua
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es