Medikuntzako Gradua - 2017/18

Titulazioko gaitasunak

Azalpena Mota
Bizitza berehalako arriskuan jartzen duten egoerak eta berehalako arreta behar duten beste egoerak ezagutu eta tratatzea. Orokorra
Biztanleriaren osasun-baldintzatzaileak ezagutzea: genetikoak, sexuaren eta bizi-estiloaren araberakoak, demografikoak, ingurumenari lotutakoak, sozialak, ekonomikoak, psikologikoak eta kulturalak. Orokorra
Datu epidemiologikoak lortu eta erabiltzea, eta osasunari lotutako erabakiak hartzeko joerak eta arriskuak balioestea. Orokorra
Diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua ezartzea, ahalik eta informaziorik onenean oinarritutako printzipioak aplikatuz eta segurtasun klinikopean. Orokorra
Egoera kliniko bakoitzerako prebentzio-neurri egokiak planteatu eta proposatzea. Orokorra
Eskuragarri dagoen nabaritasun zientifikoan oinarrituta, esku-hartze terapeutikoen eragin, indikazio eta eraginkortasunaren oinarriak ulertzea. Orokorra
Gai izatea hipotesiak egiteko eta problemak ebazten lagunduko duen informazioa bildu eta kritikoki balioesteko, metodo zientifikoari jarraiki. Orokorra
Gaixoaren arazoak arretaz entzutea, arazo horiei buruzko informazioa lortu eta laburbiltzea, eta informazio horren edukia ulertzea. Orokorra
Gaixoari buruzko informazioa biltzen duten erregistroak eduki eta erabiltzea geroago aztertzeko, eta datuen konfidentzialtasuna zaintzea. Orokorra
Gaixoekin, senideekin, komunikabideekin eta beste profesional batzuekin eraginkortasunez eta garbi komunikatzea, ahoz nahiz idatziz. Orokorra
Gaixoengana, senideengana, komunikabideetara eta beste profesional batzuengana eraginkortasunez eta enpatiaz zuzentzeko gaituko duen pertsona arteko komunikazio egokia ezartzea. Orokorra
Gaixotasun, lesio edo istripuei aurre egiteko prebentzio- eta babes-ekintzetan eta osasunari eusteko eta sustatzeko ekintzetan bete beharreko zeregina beren gain hartzea, maila indibidualean zein komunitarioan. Orokorra
Gaixotasunak giza gorputzaren egituran eta funtzioan dituen ondorio, mekanismo eta adierazpenak ulertu eta ezagutzea. Orokorra
Giza gorputzaren egitura eta funtzio normala ulertu eta ezagutzea (maila molekularrean, zelularrean, ehun-mailan, maila organikoan eta sistema-mailan), bizitzaren etapa guztietan eta bi sexuetan. Orokorra
Giza jokabide normalaren oinarriak eta jokabidearen alterazioak ezagutzea. Orokorra
Gizarte-justiziaren printzipioa lanbide-jardunbidean aplikatzen jakitea eta osasunak eraldatzen ari den munduko testuinguruan dituen inplikazio etikoak ulertzea. Orokorra
Gorputz-azterketa bat eta balioespen mental bat egitea. Orokorra
Hasierako judizio diagnostiko bat egiteko eta estrategia diagnostiko arrazoitu bat ezartzeko gaitasuna izatea. Orokorra
Hazkuntzak, garapenak eta zahartzeak gizabanakoarengan eta haren gizarte-ingurunean dituzten ondorioak ulertu eta ezagutzea. Orokorra
Historia klinikoak eta beste erregistro mediko batzuk hirugarrenek ulertzeko moduan idaztea. Orokorra
Ikerketa-jarduerarako oinarrizko prestakuntza eskuratzea. Orokorra
Informazio garrantzitsu guztia bilduko duen historia kliniko bat lortu eta egitea. Orokorra
Informazio kliniko eta biomedikoko iturriak ezagutu, kritikoki balioetsi eta erabiltzen jakitea, informazio zientifiko eta sanitarioa lortu, antolatu, interpretatu eta komunikatzeko. Orokorra
Jarduera kliniko eta terapeutikoetan eta prebentzio- eta ikerketa-jardueretan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen jakitea. Orokorra
Lanbide-jardueran ikuspuntu kritikoa eta sortzailea izatea, ikerketara bideratutako eszeptizismo eraikitzailearekin. Orokorra
Lanbide-jardunbidea gaixoaren autonomia, sinesmenak eta kultura errespetatuta betetzea. Orokorra
Lanbide-jardunbidea osasunaren arloko beste profesional batzuk errespetatuta betetzea eta talde-lanerako abileziak eskuratzea. Orokorra
Mediku-lanbidearen oinarrizko elementuak ezagutzea, printzipio etikoak, lege-erantzukizunak eta gaixoa oinarri duen lanbide-jarduna barne. Orokorra
Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea, eta ezagutza berriak autonomiaz ikasteko aukerari eta kalitatearekiko motibazioari garrantzi berezia ematea. Orokorra
Osasun Sistema Nazionalari eta osasun-legeriari buruzko oinarrizko ezagutzak. Orokorra
Osasun-arloko Estatuko eta nazioarteko erakundeak eta dauden osasun-sistemen inguruneak eta baldintzak ezagutzea. Orokorra
Osasun-egoerak eta gaixotasunen garapena ezartzen dituzten eragileak eta arrisku-faktoreak ulertu eta ezagutzea. Orokorra
Ospitale, osasun-zentro eta beste osasun-erakunde batzuetan eta ikuskapenpean esperientzia kliniko egokia eta gaixoarengan oinarritutako kudeaketa klinikoko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eta probak, sendagaiak eta osasun-sistemako gainerako baliabideak behar bezala erabiltzea. Orokorra
Pentsamendu zientifikoak gaixotasunen azterketan, prebentzioan eta tratamenduan dituen mugak eta garrantzia ulertzea. Orokorra
Prebalentziarik handieneko prozesu akutu eta kronikoen eta fase terminalean dauden gaixoen terapeutikarik egokiena adieraztea. Orokorra
Printzipio horiek gaixoaren, gizartearen eta lanbidearen onurarako duten garrantzia ulertzea, lanbide-sekretua bereziki kontuan hartuta. Orokorra
Talde multiprofesionaletan bete beharreko zeregina zein den jakitea, eta osasunaren zainketak eskaintzeko zein osasuna sustatzeko egokia denean lidergoa beren gain hartzea. Orokorra
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es