Odontologiako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Aho osasuntsu batek gorputz eta ohitura osasuntsuak islatzen ditu; hori dela eta, Odontologia oinarrizko medikuntza diziplina bat da, pertsonen ongizatea mantentzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. Ahoa da gainera digestio aparatuaren hasiera puntua da; bizitzeko beharrezkoak diren nutrienteak hartzeko funtsezkoa. Hortzek, ahoak eta irribarreak gure autoestimuan eta besteekin ditugun harremanetan eragina dute

Odontologiako Graduan ikasiko duzu nola egiten den historia kliniko oso bat eta odontologiako diagnostiko bat, eta nola diseinatzen eta aplikatzen den terapia egoki bat. Horrez gainera, helduen nahiz haurren ahoko gaixotasunak prebenitzen eta aho-hortzetako osasuna bultzatzen ikasiko duzu. Hortzetan, masailetan, ahoan eta ahoko ehunetan izaten diren aho-hortzeko min orokorrak aztertuko dituzu, eta ikasiko duzu, besteak beste, txantxarra kentzen, endodontziak, ortodontziak eta hortz protesiak egiten, etab.

Gainera, UPV/EHUn, Odontologia Klinika bat dugu, non nahitaezko praktikak egin ahal izango dituzun irakasleen gidaritzapean eta benetako kasu klinikoak tratatuko dituzun.

Odontologiako Graduaren bost mailak amaitzean, Odontologiako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara.

Eskainitako plazak

35 plaza.

Gutxieneko nota

11,76 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek, Unibertsitateen Kontseiluaren 2015/06/18(e)ko Erabakiaren bidez, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila (masterra) du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • au. Sarriena, s/n 48940 Leioa

Harremanetarako

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • au. Sarriena, s/n 48940 Leioa
  • Telefonoa: 946012774
  • Faxa: 946013400
  • Helb. el.: lmvweb@lg.ehu.es
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es