Odontologiako Gradua - 2017/18

Helburuak

UPV/EHUko Odontologiako Graduatua tituluaren helburua da ikaslea hainbat ezagutza eta gaitasunetan trebatzea, ondorengo jarduerak egiteko:

Historia kliniko oso bat egitea, pazientearen aho-, hortz- eta mediku-egoera adieraziz, eta historian, azterketa fisikoan eta behar diren proba osagarrietan oinarrituta odontologiako diagnostiko-iritzia egitea.

Pazientearen osasuna berreskuratzeko terapeutikarik egokiena planifikatzea eta gauzatzea, pazientea edozein adinetakoa izanda ere, baita eskakizun bereziak baldin baditu ere, praktika odontologikoan aurkitutako larrialdi mediko nagusiak barne direla eta norberaren mugak onartuta.

Gure inguruko aho-gaixotasun nabarmenenak prebenitzea eta banakakoaren eta taldearen aho-osasuna bultzatzea.

Kalitate handiko arreta ematea osasun-zerbitzuen erabiltzaile guztiei, eta batik bat pazienteari, komunitatera eta etengabeko hobekuntzara bideratuta, eta osasun-baliabideen erabileran eta banaketan eraginkortasun-irizpidea arduratsu erabilita.


Odontologiako praktika eta ikerketari eragiten dieten zientzia biomedikoen ezagutza, printzipio eta prozedurak behar bezala erabiltzea, jarrera kritikoa erabilita erabakiak hartu ahal izateko, iritzia emateko eta arazo klinikoak ebazteko, zientzia-ebidentzia onenei eta hainbat faktoreri (psikosozialei, kulturalei, etikoei eta ekonomikoei) kasu eginez.

Laneko bizitza osoan iraungo duen etengabeko ikasketa eta trebakuntzarako konpromisoa bere egitea, eta klinikan eta ikerketan informazio biomedikoa kritikoki eta eraginkorki erabiltzea.

Pazienteekin eta inguruarekin eraginkorki eta enpatikoki komunikatzea ahoz zein idatziz, baita informazioa trukatu behar duen gainerako profesionalekin ere, talde-lanean arituz jarduera profesionala optimizatzeko.

Sarrera-profila

Pertsonen bizi kalitatea eta osasuna hobetzen laguntzeko bokazioa duen pertsona bazara, enpatia baduzu, tresnak manipulatzen trebea bazara eta osasun zientzien arloa interesatzen bazaizu, Odontologiako Gradua da zure aukera onena.

Unibertsitatean sartzeko eskakizunak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

Kredituen banaketa

Urtea Adarrekooinarrizko irakasgaiak Bestelako adarretakooinarrizko irakasgaiak Gradu-amaierako lana Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Guztira
1 42 -- -- 18 -- 60
2 6 -- -- 48 6 60
3 12 -- -- 48 -- 60
4 -- -- -- 54 6 60
5 -- -- 6 48 6 60
Guztira 60 -- 6 216 18 300

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Nahitaezkoa izango da gradu-amaierako lan bat egitea.
  • GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko beharrezkoa da ikasketa plana bukatzeko falta diren irakasgai guztietan matrikula egitea.
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Odontologiako Graduaren helburu nagusia da ikasleak gaitzea odontologia-lanbidean aritzeko, eta hori lortutakoan, geroko graduondoko trebakuntzara eta ikerkuntzara iristeko.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean Odontologian graduatzen dena gaituta egongo da odontologo profesional gisa aritzeko; horretarako, behar bezalako ezagutza, abilezia, jarrera eta gaitasunak izango ditu, gizartearen osasun-eskakizunak aseta gizartearen zerbitzura aritzeko, prebentzioan ez ezik, diagnostikoan eta tratamenduan ere bai, etikoki eta eraginkortasunez eta segurtasunez. Profesional honek aintzat hartu behar ditu garapen premiaren eta bizitza osoan zeharreko etengabeko trebakuntzaren premia, gai izan behar du ezagutzan eta teknologian izandako aurrerapenez eraginkorki baliatzeko eta ulertu egin behar du erabaki terapeutikoak hartzean pazienteak egon behar duela erdigunean.

Graduaren irtenbide profesionalak

Zure kontsulta odontologikoa ireki ahal izango duzu.Eta odontologiaren profesionalak behar dira ere:

  • Osasun publikoan eta pribatuan
  • Auzitegi medikuntzan
  • Irakaskuntzan
  • Ikerketan

Graduak lanbide arautu hauetarako ematen du prestakuntza

  • Dentista
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es