Odontologiako Gradua - 2017/18

Titulazioko gaitasunak

Azalpena Mota
Adin guztietako gaixoen aho eta hortzen patologiarik ohikoenerako oinarrizko tratamendua ezagutu eta aplikatzea. Prozedura terapeutikoek gutxieneko inbasio kontzeptuan eta aho eta hortzen tratamenduaren ikuspegi global eta integratu batean oinarrituta egon beharko dute. Orokorra
Adin orotako gaixoentzat eta zainketa bereziak behar dituzten gaixoentzat diziplina anitzeko eta konplexutasun txikiko odontologia-tratamendu sekuentzial eta integratuak planifikatzen eta egiten jakitea. Orokorra
Aho-azterketa oso bat egiten jakitea (bidezko proba erradiologiko eta miaketa-proba osagarriak barne), eta erreferentzia kliniko egokiak lortzea. Orokorra
Antsietatea eta estresa kontrolatzeko printzipioak norberarengan, gaixoengan eta odontologia-taldeko beste kide batzuengan aplikatzen jakitea. Orokorra
Aparatu estomatognatikoaren egitura eta funtzio normala ulertu eta ezagutzea (maila molekularrean, zelularrean, ehun-mailan, maila organikoan eta sistema-mailan), bizitzaren etapa guztietan. Orokorra
Bizitzarako arriskua dakarten egoerak zein diren jakitea eta oinarrizko bizi-euskarriko maniobrak egiten jakitea. Orokorra
Biztanleriaren ahoko osasunaren baldintzatzaileak ezagutzea: genetikoak, bizi-estiloaren araberakoak, demografikoak, ingurumenari lotutakoak, sozialak, ekonomikoak, psikologikoak eta kulturalak. Orokorra
Dentistak ahoko gaixotasunen prebentzio- eta babes-ekintzetan eta osasunari eusteko eta sustatzeko ekintzetan betetzen duen zeregina ezagutzea, maila indibidualean zein komunitarioan. Orokorra
Dentistaren lanbidearen oinarrizko elementuak ezagutzea, printzipio etikoak eta lege-erantzukizunak barne. Orokorra
Egoera kliniko bakoitzerako prebentzio-neurri egokiak planteatu eta proposatzea. Orokorra
Eskuragarri dagoen nabaritasun zientifikoan oinarrituta, sendagaien eta beste esku-hartze terapeutiko batzuen eragin, indikazio eta eraginkortasunaren oinarriak ulertzea, eta haien kontraindikazioak, interakzioak, ondorio sistemikoak eta beste organo batzuekiko interakzioak ezagutzea. Orokorra
Ezagutza eta teknika berriak autonomiaz ikasteko aukera eta kalitatearekiko motibazioa sustatzea. Orokorra
Ezarritako ezagutzak eta informazio berria balioesteko metodo zientifikoa ezagutzea eta gaitasun kritikoa izatea, eta metodo zientifikoari jarraiki problemak ebaztea ahalbidetuko duten hipotesiak egiteko eta informazioa bildu eta kritikoki balioesteko gai izatea. Orokorra
Gaixoaren kezkak eta aurreikuspenak identifikatzen eta gaixoekin, senideekin, komunikabideekin eta beste profesional batzuekin ahoz eta idatziz eraginkortasunez eta garbi komunikatzen jakitea. Orokorra
Gaixoari buruzko informazioa biltzen duten erregistroak eduki eta erabiltzeak (geroago aztertzeko) eta datuen konfidentzialtasuna zaintzeak duen garrantzia ulertzea. Orokorra
Gaixoen tratamendurako garrantzitsuak diren alderdi sozialak eta psikologikoak ulertu eta ezagutzea. Orokorra
Gaixotasunaren prozesu orokorrak ezagutzea (eta, horien artean, infekzioa, inflamazioa, immunitate-sistemaren alterazioak, endekapena, neoplasia, alterazio metabolikoak eta desoreka genetikoak). Orokorra
Genero-indarkeriaren ondoriozko arazo psikologiko eta fisikoak ezagutu eta identifikatzea, ikasleak indarkeria mota horren prebentzioan, garaiz detektatzeko zereginean, laguntzan eta biktimen errehabilitazioan trebatzeko. Orokorra
Hasierako judizio diagnostiko bat egiteko eta estrategia diagnostiko arrazoitu bat ezartzeko gaitasuna izatea, eta premiazko odontologia-arreta noiz behar den jakitea. Orokorra
Ikuskapen egokiarekin esperientzia klinikoa eskuratzea. Orokorra
Informazio garrantzitsu guztia bilduko duen historia kliniko bat lortu eta egitea. Orokorra
Informazio kliniko eta biomedikoko iturriak ezagutu, kritikoki balioetsi eta erabiltzen jakitea, informazio zientifiko eta sanitarioa lortu, antolatu, interpretatu eta komunikatzeko. Orokorra
Informazioa osasun-arloko beste profesional batzuekin partekatzen eta taldean lan egiten jakitea. Orokorra
Lanbide-jardunbidea gaixoaren autonomia, sinesmenak eta kultura errespetatuta betetzearen garrantzia ulertzea. Orokorra
Laneko ergonomia eta segurtasunaren printzipioak ulertu eta ezagutzea (infekzio gurutzatuen kontrola, babes erradiologikoa eta gaixotasun okupazionalak eta biologikoak barne). Orokorra
Odontologia-jardunbiderako funtsezkoak diren biomaterialen zientziak eta material horiekiko alergien berehalako tratamendua ulertu eta ezagutzea. Orokorra
Odontologiaren arlo kliniko guztietan diagnostikoa, pronostikoa eta plangintza terapeutiko egokia ezartzea, eta zainketa bereziak behar dituen gaixoaren diagnostikoa, pronostikoa eta odontologia-tratamenduko plana egiteko gaitasuna izatea, medikoki larri dauden gaixoak (diabetikoak, hipertentsiboak, immunodeprimituak eta antikoagulatuak, besteak beste) eta desgaitasuna duten gaixoak barne. Orokorra
Odontologiaren oinarri diren zientzia biomedikoak ulertzea, aho eta hortzen asistentzia zuzena ziurtatzeko. Orokorra
Osasun Sistema Nazionala, osasun-legeriaren oinarrizko alderdiak, kudeaketa klinikoa eta osasun-baliabideen erabilera egokia ezagutzea, eta dentistak osasunaren lehen mailako arretaren eremuan betetzen duen zereginaren garrantzia ulertzea. Orokorra
Printzipio horiek gaixoaren, gizartearen eta lanbidearen onurarako duten garrantzia ulertzea, lanbide-sekretua bereziki kontuan hartuta. Orokorra
Sistema organikoak eraginpean hartzen dituzten (eta, bereziki, ahoan eragina duten) gaixotasun eta nahasmenduen ezaugarri patologiko orokorrekin ohituta egotea. Orokorra
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es