25199 - Zelulen eta Ehunen Biologia



  • Ikastegia: Farmazia Fakultatea
  • Titulazioa: Farmaziako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Zelula eta Ehunen Biologia irakasgaia, Farmazia eta Giza Nutrizioa eta Dietetikako graduetan ematen da. Oinarrizko irakasgaia da, aurrebeharrik gabekoa eta lehenengo ikasturteko, lehen lauhilabetean ematen da bi graduetan.

Irakasgai honetan Biologia Zelularra eta Histologia Orokorraren inguruko oinarrizko edukinak ematen dira. Izaki bizidunen egitura eta funtzioari buruzko ezagutzarekin, ikasleek izango duten lehenengo kontaktua izango da bi titulazioetan. Edukin hauek, bigarren lauhilabeteko Anatomiarekin eta bigarren ikasturteko Giza Fisiologiarekin izango dute jarraipena.

Hau dela eta, irakasgai honek garrantzi handia dauka ondoren aipatuko diren irakasgaien ulermenerako ezagutza-oinarri bat ezartzen:

FARMAZIAKO GRADUAN: Anatomia, Giza Fisiologia, Fisiopatologia, Inmunologia, Farmakologia, Toxikologia, etab.
GIZA NUTRIZIOA ETA DIETETIKAKO GRADUAN: Biokimika, Giza Fisiologia, Anatomia, Kirola eta garapenaren Fisiologia eta Biokimika, Mikrobiologia eta Parasitologia Orokorra, etab.

Zelula eta ehunen egitura eta funztioaren ezagupen egokia ezinbestekoa da bioosasunkuntzazko edozein lanbide eta eginkizunean.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.    Biologian dauden antolakuntza-maila ezberdinak eta Zelula Eukariotoaren antolakuntza orokorra ezagutu.
2.    Zelula eta ehunen ikasketarako oinarrizko metodoak ezagutu.
3.    Zelulen organulu eta oinarrizko osagaien eite morfologikoak, molekularrak eta funtzionala ezagutu.
4.    Ziklo zelularra eta zahartze prozesuen, heriotza zelularraren eta eraldaketa neoplasikoaren esanahi biologikoa ezagutu.
5.    Oinarrizko ehunak eta euren osagai zelularrak eta estrazelularrak ezagutu.
6.    Zelulen gainetiko antolakuntza maila ezagutu eta ehunen ekintza funtzionala.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

EDUKIN TEORIKOAK
1.    Zelularen ikasketari buruzko sarrera
2.    Mintz plasmatikoa
3.    Zelula eta Ingurunearen arteko elkarrekintzak
4.    Nukleo interfasikoa eta organulu zitoplasmikoak
5.    Informazio genetikoaren izaera eta adierazpena.
6.    Zitosola, zitoeskeletoa eta inkusio zitoplasmikoak
7.    Ziklo Zelularra
8.    Zahartzapena eta heriotza zelularra
9.    Minbizi Zelula
10.    Zeluletatik ehunetara
11.    Epitelio ehuna
12.    Ehun konjuntiboa
13.    Ehun adipotsua
14.    Ehun kartilaginotsua
15.    Hezur ehuna
16.    Zelula-populazio askeak (Odola eta Linfa)
17.    Muskulu Ehuna
18.    Nerbio ehuna

EDUKIN PRAKTIKOAK

1. ZELULEN ETA EHUNEN IKASKETA METODOAK
2. MINTZ PLASMATIKOA ETA NUKLEO ZELULARRA
3. ORGANULUAK, ZITOESKELETOA ETA INKLUSIO ZITOPLASMIKOAK
4. ZATIKETA ZELULARRA
5. HERIOTZA ZELULARRA ETA MINBIZI ZELULA
6. EPITELIO EHUNA
7. EHUN KONJUNTIBO ETA ADIPOTSUA
8. KARTILAGOA ETA HEZURRA
9. ODOLA
10. MUSKULU ETA NERBIO EHUNAK

Metodologia

ESKOLA MAGISTRALAK
Aipatutako edukinak, eskola magistralen bidez landuko dira, diaposititeako aurkezpenak (powerpoint) eginez, baina ikasleen partehartze aktiboa bultzatuz, gai bati buruzko eztabaida laburren bidez, mementoko galdera edo buruketak ebatziz (banaka nahiz taldeka) edota gidatutako aldezaurretiko irakurmenak aginduz.

GELAKO PRAKTIKAK
Haueta, mikroskopia elektronikoko irudiak aztertuko dira eta eskola magistraletan landutako gaien ulermenean sakonduko da irudien ezterketaren bidez edota modu kooperatiboan problemak ebatziz.

LABORATEGI PRAKTIKAK
4 ordutako saioetan burutuko dira, mikroskopia praktiketako laborategian. Ikasleek mikroskopioaren erabileran eta irudi mikroskopikoen interpretazioan erdimailako trebetasuna lortzea nahi da. Ikasleak oinarrizko tidaketak ezagutuko ditu eta edukin teorikoetan landutako ehunei buruzko gertakin histologikoak aztertuko ditu.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 40   4 16          
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 71   4 15          

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 30%
    • Test motatako proba 60%
    • Prueba de reconocimiento de imágenes de microscopía 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Erabilitako ebaluaketa-metodoak: Nota finalaren ehunekoa

URTARRILEKO DEIALDIAN:

Azterketa Finala: 70
Ebaluazio jarraia: 30



PROBA MOTAK: nota finalaren %
Test moduko galderak: 30 (ebaluaketa jarraiko atalari dagokiona)
Garatzeko galderak: 60
Lan praktikoa: 10

* Ikasleak irakasgaiaren ebaluazio misto edo jarraiari uko egin diezaioke, dagokion lauhilabetearen lehenengo hamabostaldian, irakasgaiaren irakasleari zuzenduriko idazki baten bidez. Kasu honetan, ebaulaketa metodoa, Uztailerako deialdian aplikatuko denaren berdina izango da.


EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Uztaileko Deialdia:

100% Bukaerako Azterketa:

80% Teorikoa, 20% praktikoa

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ALBERTS, B. y cols. (2006). Introducción a la Biología Celular. Panamericana.
BOYA, J. (2004). Atlas de Histología y Organografía Microscópica. Panamericana.
GARTNER, L. y HYATT, J. (2007). Atlas Color de Histología. Panamericana.
LODISH, H. y cols. (2005). Biología Celular y Molecular. Panamericana.
MAILLET, M. (2002). Biología Celular. Masson.
PANIAGUA, R. y cols. (2007). Biología Celular. McGraw-Hill / Interamericana.
ROSS, M. (2005). Histología. Texto y atlas color con Biología Celular y Molecular. Panamericana.
YOUNG, B. y HEATTH, J.W. (2007). Wheater¿s. Histología Funcional. Harcourt.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/11
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es