26711 - Zelulen Biologia



  • Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Titulazioa: Medikuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Zelulak bizidunen oinarrizko unitateak dira eta bizia transmititzeko gutxieneko unitateak: zelulak apur daitezke eta molekulak lortzen dira baina molekulak konbinatuz bizia ez da sortzen; zelula bakar batetatik ordea, organismo osoa garatzen da. Zelularen izaera beraz, ulertu behar dugu gure gorputzaren funtzionamendua ulertu ahal izateko.
Bestalde, Medikuntzan, ezinbesteko tresnak bihurtu dira zelulak: azken urteotan gero eta gehiago erabiltzen ari dira zeluletan oinarritutako teknologiak gaixotasunak ikertu eta sendatzeko.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Gaitasunak:
1. Talde-lana burutu kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko.
2. Giza gorputzaren egitura eta funtzioa bizitzean zehar ezagutu eta interpretatu, molekularreko, zelularreko, ehuneko, organoko eta sistemako mailan.
3. Informazio iturriak zein komunikazio teknologiak kritikoki erabili, osasun arloetan informazio zientifikoa lortu, interpretatu, sintetizatu, komunikatu eta aplikatzeko asmoz.

Ikastearen emaitzak:
1. Deskribatu eta azaldu (komunikatu) irudi edo eskemen bidez zelularen osagaiak eta euren organizazio maila bai funtzioari bai egiturari dagokionez.
2. Terminologia eta baliabide egokiak erabiliz analizatu, interpretatu eta azaldu ahoz edo idatziz (komunikatu) prozesu zelularrak eta euren erregulazioa zelularen eta giza gorputzaren fisiologian.
3. Biologia zelularraren ezagupenak aplikatu Biomedikuntzako problemak ebazteko.
4. Mikroskopia eta irudi-analisiaren teknika desberdinen bidez identifikatu zelularen osagai desberdinak eta deskribatu euren kokapena eta organizazio funtzionala.
5. Biologia zelularraren oinarri esperimentala analizatu eta erlazionatu metodologia zelulari buruzko ezagupenarekin.
6. Zelulak eta haien geneen manipulazioan oinarritutako teknologia berrien gizarte-eragina taldeka eztabaidatu eta baloratu.
7. Zelulari buruzko informazio-iturri nagusiak identifikatu eta baloratu era egokian aplikatzeko

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I. ATALA: Zelularen kontzeptua eta motak
1. Zelularen oinarrizko antolaketa. Zelula prokariotoa.
2. Zelula eukariotoa.
II. ATALA: Nukleo zelularra
3. Nukleoa. Antolaketa orokorra. I.
4. Nukleoa. Antolaketa orokorra. II.
III. ATALA: Mintza eta garraioa
5. Mintz zelularren egitura eta ezaugarri orokorrak.
6. Mintz zelularren iragazkortasuna eta garraio-funtzioak.
IV. ATALA: Barne-mintz sistema
7. Erretikulu endoplasmatikoa.
8. Golgi aparatua.
9. Endosoma eta trafiko besikularra.
10. Lisosomak.
V. ATALA: Jarduera metabolikoa
11. Zitosola.
12. Mitokondrioak.
13. Peroxisomak
VI. ATALA: Zitoeskeletoa
14. Zitoeskeletoa: Aktinazko piruak.
15. Zitoeskeletoa: Mikrotubuluak.
16. Zitoeskeletoa: Piru ertainak.
17. Mugimendu zelularrak.
VII. ATALA: Zelulen arteko elkarrekintzak
18. Zelulaz kanpoko matrizea.
19. Zelulen atxikidura eta loturak.
20. Zelulen arteko komunikazioa.

Ikasgelako praktikak (GA): (Ariketak-Problemak)
1. Zelulak (e-baliabideak)
2. Nukleoa
3. Mintzean zeharreko garraioa
4. Zitoplasma
5. Zitoeskeletoa
6. Zelularen erregulazioa (I)
7. Zelularen erregulazioa (II)

Laborategiko praktikak (GL): (Mikroskopia praktikak)
1. Mikroskopia optikoa
2. Mikroskopia elektronikoa
3. Zelulen identifikazioa
4. Nukleoa MO/ME
5. Zitoplasma (I)
6. Zitoplasma (II)
7. Zitoeskeletoa
8. Zelulaz kanpoko matrizea eta zelulen arteko loturak
9. Helburuen berrikustea
10. Mikroskopia-azterketa

Mintegiak (S):
1. Barneko mintz sistema eta trafiko besikularra I
2. Barneko mintz sistema eta trafiko besikularra II (Ahozkoa)*

* GL saio bat erabiliko da.

Metodologia

Eskola magistralak.
Saio hauek erabiliko ditugu gai bakoitzaren eduki nagusia aurkezteko, gaiaren alde berrienak eta erakargarrienak azpimarratuz.

Ariketak eta problemen ebazpena. Talde-lana.
Jarduera hauen helburua da teorian ikasitakoa kasu edo egoera konkretuetara aplikatzea.

Mintegia: Zelulari buruzko posterra. Talde-lana.
Integrazio-jarduera da zelularen egiturak eta prozesuak erlazionatzeko. Ikasle azpi-talde bakoitzak zelula espezifiko bat eraiki behar du baliabide grafikoak erabiliz eta taldearen aurrean aurkeztu.

Mikroskopia praktikak.
Saio praktikoak dira: lagin biologikoen behaketak eta irudien analisia egiten dira. Multimedia eta baliabide birtualak erabiliko dira.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 26 2 14 22          
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 52 8 14 12          

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 25%
    • Test motatako proba 40%
    • Ahozko defentsa 10%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 15%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluatzeko prozedura eta irizpideak:

Azterketa partziala.
Prozedura: Test galderak (programaren I.-IV. ATALAK).
Irizpideak: Erantzun zuzenen kopurua baloratuko da (erantzun okerrak: 1 bakoitzetik 0.25 pt. kentzen da).

Mikroskopia azterketa.
Prozedura:
a) Mikroskopioaren bidezko behaketa b) Mikrografiak: irudien analisia eta helburuen identifikazioa.
Irizpideak: mikroskopioaren erabilera egokia, elementu zelularren identifikazioa, eta beren adierazpen grafikoaren kalitatea

Zelulari buruzko posterra.
Prozedura: Jarduera zelularrari buruz egindako posterra eta bere aurkezpena
Irizpideak: informazioaren kalitatea (agertzen diren elementuak eta haien arteko erlazioak), adierazpen grafikoa, ahozko aurkezpena, galderak erantzuteko gaitasuna,lanaren planifikazioa

Ebaluazio jarraitua.
Prozedura: gelako erregistroak, mikroskopia-koadernoa, egindako ariketak, tutoretzak
Irizpideak: parte hartzea eta jarrera gelan, taldeka egindako lana (ariketak eta problemak), lan pertsonala (egela plataformaren bidezko ariketak, tutoretzak), Mikroskopia-koadernoa: fitxa guztiak osatuak, adierazpen grafikoa, argazkiak, bilatutako informazioa, txukuntasuna.

Azterketa finala.
Prozedura:
a) Test galderak (programaren V.-VII. ATALAK).
b) Integrazio-atala: galdera laburrak erantzun, elementuak erlazionatu, hutsuneak bete, marrazkiak osatu, irudiak identifikatu, eskemak egin, problema laburrak ebaztu.
Irizpideak: erantzunaren egokitasuna, sintesi gaitasuna eta arrazoibidea, hizkuntza, terminologia eta adierazpen grafikoa.

Etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleeen kasuan ebaluazio-sistema ondoakoa izango da:
1-Mikroskopia azterketa (notaren %15a); atal hau gaindituta egon beharko da bigarren atala egiteko
2-Integrazio-atala (notaren %85a); irakasgaian landu egin diren irakaskuntza mota guztietako edukiak ebaluatuko dira. Prozedura: test galderak eta hainbat ariketa mota.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdiak bi atal izango ditu:
1-Mikroskopia azterketa (notaren %15a); atal hau gaindituta egon beharko da bigarren atala egiteko.
2-Integrazio-atala (notaren %85a); irakasgaian landu egin diren irakaskuntza mota guztietako edukiak ebaluatuko dira. Prozedura: test galderak eta hainbat ariketa mota.


Nahitaez erabili beharreko materiala

-eGela: ikaskuntza sustatzeko Campus birtualeko tresna informatikoa.
-Ikasgelako praktiketan erabiltzen diren ariketak eta material osagarriak (eGelan eskainiko dira)
-Irakasleak kurtso hasieran zehaztu dezakeen beste edozein.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

1. ALBERTS B, Bray D, Hopkin K, Johnson A, Lewis J, Raff M, Roberts K, Walter P (2011) Introducción a la Biología Celular, 3. ed, Editorial Médica Panamericana.
2. COOPER GM, Hausman RE (2014) La Célula, 6.ed, Marbán Libros SL.
3. Zelulen Biologia. García de Galdeano A (2012). URL: http://ocw2010.ehu.es/course/view.php?id=17
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

- ALBERTS B, Johnson A, Lewis J, Raff M, Roberts K, Walter P (2015) Molecular Biology of the Cell, 6th.ed, Garland Science.
* online: Molecular Biology of the Cell 4.ed (2002) Alberts B et al.
- KARP G (2006). Biología Celular y Molecular. Conceptos y experimentos, 4º ed, Mc Graw- Hill Interamericana. México, Madrid.
- BECKER WM, Kleinsmith LJ, Hardin J (2007) El mundo de la Célula, 6.ed, Pearson Educación SA.

  • Aldizkariak:

- Elhuyar Adizkaria-Zientzia.net
- Investigación y Ciencia
  • Interneteko helbide interesgarriak:

Wikipedia. Cell Biology
Inside the Cell (2005), National Institute of General Medical Sciences
softCELL e-learning, The British Society for Cell Biology
ScienceDaily: Cell Biology News

Mikroskopia (irudiak eta bideoak)
- Cells Alive!
- Cell Image Library.
- CELLSpics University of Cambridge.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/09/05
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es