27265 - Garapenaren Biologia eta Genetika



  • Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Titulazioa: Medikuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Irakasgai honetan Medikuntzako ikasleak bere gaitasun profesionalak betetzeko Genetika eta Garapenaren Biologiari buruzko ikasi behar dituen eduki oinarriak aurkitzen dira. Zehazki, Genetika Molekularrari buruzko oinarrizko abordatzea egiten da, eta herentzia mendeliano eta ez mendelianoaren ezagupenetan sakontzen da. Garapenaren Biologiari dagokionez, enbrioi garapenaren eta zelulen desberdintzapenari buruzko irizpide genetikoak azpimarratzen dira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1. Terminologia eta baliabide egokiak erabiliz analizatu ahoz edo idatziz (komunikatu) zatiketa zelularraren prozesuak eta eta euren erregulazioa zelula eta giza gorputzaren fisiologian.
2. Zelularen zatiketaren prozesua eraldatzen duten zergatiak analizatu, maila zelular eta organikoko ondorioak interpretatzeko.
3. Genetikaren hastapenak eta funtsezko hizkuntza erabili bere oinarri zientifikoa atzitzeko eta biomedikuntzan aplikatzeko.
4. Informazio genetikoaren aldaketak identifikatu medikuntzako problemak ebazteko asmoz.
5. Desberdintzapen zelularra eta gorputz –ereduaren garapena eragiten dituzten mekanismoak deskribatu, analizatu eta azaldu eta euren inplikazio medikoak baloratu.
6. Zelulak eta garapenaren geneen manipulazioan oinarritutako teknologia berrien gizarte-eragina taldeka eztabaidatu eta baloratu.
7. Garapen-Biologiari buruzko informazio iturri nagusiak identifikatu eta baloratu era egokian aplikatzeko Biomedikuntzako arloan.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Klase magistralak:

I. ATALA: Gai genetikoaren antolaketa eta erabilera
1. Gaia. DNA, geneak, genomak (I)
2. Gaia. DNA, geneak, genomak (II)
3. Gaia. Gene-espresioaren kontrola (I)
4. Gaia. Gene-espresioaren kontrola (II)
II. ATALA. Ugalketa zelularra
5. Gaia. Ziklo zelularra (I)
6. Gaia. Ziklo zelularra (II)
7. Gaia. Zatiketa zelularra
8. Gaia. Apoptosia
III. ATALA. Herentzia
9. Gaia. Meiosia eta errekonbinazioa
10. Gaia. Karaktereen trasmisioa (I)
11. Gaia. Karaktereen trasmisioa (II)
12. Gaia. Sexuari loturiko herentzia
IV. ATALA. Ernalkuntzaren oinarri zelularrak
13. Gaia. Gametogenesiak
14. Gaia. Ernalkuntza
V. ATALA. Enbrioi-garapena
15. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (I)
16. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (II)
17. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (III)
18. Gaia. Garapenaren geneak
19. Gaia. Desberdintzapena (I)
20. Gaia. Desberdintzapena (II)

Mintegiak:
1. Gaixotasun genetikoak

Ikasgelako praktikak: (Problemak, ariketak, bideoak, albisteak)
1. DNAren sekuentziazioa
2. Polimorfismoak
3. Gene-espresioaren kontrola
4. Minbizia
5. Gaixotasun genetikoak
6. Genetikako problemak (I)
7. Genetikako problemak (II)
8. Genetikako problemak (III)
9. Ernalkuntza
10. Zelula amak
11. Enbrioi-garapena

Laborategiko praktikak: (Mikroskopia praktikak)
1. Prozesu genetikoak
2. Zatiketa zelularra
3. Apoptosia
4. Meiosia eta Kariotipoa
5. Ernalkuntza eta enbrioi-garapena
6. Desberdintzapena
7. Praktiken berrikustea
8. Mikroskopia azterketa

Metodologia

Klase magistralak, ikasgelako praktikak (ariketak eta problemak, taldeka), mintegiak (gai baten idatziko eta ahozko aurkezpena, taldeka) eta laborategiko praktikak (mikroskopia praktikak).

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 26 2 22 16          
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 39 8 22 15          

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 35%
    • Test motatako proba 35%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 10%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 10%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazioa atal desberdinez osatzen da (jarraian azalduta). Irakasgaia gainditzeko atal bakoitza gainditu behar da. Azterketa partziala eta azterketa finala izan ezik, beste emaitza positibo guztiak ezohiko deialdirako mantenduko dira.

Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin diezaioke. Horretarako, saileko dokumentu ofiziala sinatu eta irakasgaiaren koordinatzaileari entregatu behar dio, epea irakasgaiaren 9. astera arte izango da. Kasu horretan azken ebaluazioaren sistema jarraituko da eta azterketa finala egingo da.

Azterketa finala ez bada egiten, ikasleak ohiko deialdiari uko egiten dio.

Ebaluazio jarraituaren proben ezaugarriak eta ebaluatzeko irizpideak:
1. Azterketa partziala    (% 20)    
Prozedura: Test galderak.
Irizpideak: Erantzun zuzenen kopurua baloratuko da; erantzun okerrak: 0.25 pt. kentzen da.

2.Mintegietako lanak    (% 10)    
Prozedura: Mintegietan taldeka prestatuko lana banaka aurkeztuko dute.
Irizpideak:
-ahozko aurkezpena
-informazioaren balioa, egokitasuna eta argitasuna
-sintesi gaitasuna
-hizkuntza eta terminologia
-lanaren planifikazioa

3.Azterketa praktikoa: Mikroskopia (% 10)        
Prozedura: a) Mikroskopio optikoaren bidezko behaketa, b) Mikrografiak: irudien analisia eta helburuen identifikazioa.
Irizpideak:
-mikroskopioaren erabilera egokia
-helburuen identifikazioa, eta beren adierazpen grafikoaren kalitatea

4.Azterketa finala    (% 50)    
I.ATALA.
Prozedura: Test galderak (% 15).
Irizpideak: Erantzun zuzenen kopurua baloratuko da; erantzun okerrak: 0.25 pt. kentzen da.
II.ATALA (Integrazio-atala) (% 35)
Prozedura: Kasu edo egoera konkretu baten analisia: elementuak erlazionatu, hutsuneak bete, marrazkiak osatu, irudiak identifikatu, eskemak egin, problema laburrak ebaztu…
Irizpideak:
-erantzunaren egokitasuna, sintesi gaitasuna eta arrazoibidea
-hizkuntza, terminologia eta adierazpen grafikoa

5.Ebaluazio jarraitua    (% 10)    
Prozedura: gelako erregistroak, mikroskopia-koadernoa, egindako ariketak, tutoretzak
Irizpideak:
-parte hartzea eta jarrera gelan
-taldeka egindako lana (ariketak eta problemak)
-lan pertsonala (eGELA plataformaren bidezko ariketak, tutoretzak)
-Mikroskopia-koadernoa: fitxa guztiak osatuak, adierazpen grafikoa, argazkiak, bilatutako informazioa, txukuntasuna.


Azken ebaluazioren sistemaren probak:
Mikroskopia azterketa (%10) eta azterketa finala (%90). Azken honetan irakasgaian landu egin diren irakaskuntza mota guztietako edukiak sartzen dira; test atala (%45) eta integrazio atala (%45) egongo dira. Ebaluatzeko irizpideak ebaluazio jarraituaren berdinak izango dira.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdiak atal praktikoa (mikroskopia azterketa, %10) eta atal teorikoa (irakasgaian landu egin diren irakaskuntza mota guztietako edukiak, %90, horren barruan test atala (%45) eta integrazio atala (%45)) ditu.
Irakasgaia gainditzeko azterketa praktikoa gainditu behar da.
Ebaluatzeko irizpideak ebaluazio jarraituaren berdinak izango dira.

Azterketa finala ez bada egiten, ikasleak ezohiko deialdiari uko egiten dio.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Campus birtuala ez-bertaratzeko ikaskuntza sustatzeko tresna: eGela. Ezinbestekoa da irakaslea proposatutako ariketa eta materialak eskuratu ahal izateko. http://egela.ehu.eus/
Irakasleak kurtso hasieran zehaztu dezakeen beste edozein.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

1. JORDE, CAREY, BAMSHAD (2011) Genética Médica, 4. argitarapena. Elsevier, Barcelona.

2. PIERCE (2015) Genética. Un enfoque conceptual. 5. Argitarapena. Editorial Médica Panamericana, Madrid.

3. CARLSON BM (2014) Embriología humana y Biología del Desarrollo, 5. argitarapena, Elsevier, Barcelona.

4. ALBERTS B, Johnson A, Lewis J, Raff M, Roberts K, Walter P (2014) Molecular Biology of the Cell, 5.ed, Garland Science.

•    online: Molecular Biology of the Cell 4.ed (2002) Alberts B et al.
-    Chapter 4: DNA, Chromosomes and Genomes
-    Chapter 20. Germ Cells and Fertilization
-    Chapter 21. Development of Multicellular Organisms
  • Aldizkariak:

1.    Zientzia.net : Elhuyar aldizkaria. Zientzianet.

  • Interneteko helbide interesgarriak:

1.    Genome.gov | Glosario Hablado de Términos Genético : National Human Genome Research Institute (NHGRI)
http://www.genome.gov/GlossaryS/index.cfm
2.    YourGenome.org : A guide to DNA, genes and genomes and how the instructions they contain are used to build cells and bodies. Wellcome Trust Sanger Institute
http://www.yourgenome.org/
3.    Genetics | Learn Science at Scitable : Scitable, a collaborative learning space for science. NatureEducation.
http://www.nature.com/scitable/topic/genetics-5
4.    National DNA Database : UK National DNA database
http://www.yourgenome.org/ethics/dnad/dnad_summary.shtml

Oharrak

Irakasgai honen bertsio osoa xehetasun guztiekin ikasleentzat eskuragarri egongo da ikasturte hasieran.
Azken aldaketaren data: 2017/07/11
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es