27272 - Oinarrizko Histologia Medikoa



  • Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Titulazioa: Medikuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Oinarrizko Histologia Medikoa 2. kurtsoko oinarrizko ikasgaia da. Dagokion modulua hauxe da: Morfologia, giza gorputzaren egitura eta funtzio normalak bizitzaren garai desberdinetan; Inguruneari moldaketa. Ikasgai honen osagarria Histologia Mediko Berezia da. Bere oinarrizko izaeragatik, lagungarria da ehunen egitura mikroskopikoari buruzko ezagutza (egoera proplasiko, euplasiko zein erretroplasikoan) behar duten ikasgaientzako. Giza organismoaren antolakuntza-maila desberdinetan gertatzen diren itxura- eta egitura-aldaketak ikasi orduko oinarriak ezartzen ditu, kalteen diagnostiko zehatzagoa eta interpretazio biologikoa erraztuz. Ikasgai honetan garatuko den lanari esker ikasleak organismoaren oinarrizko ehunak zein sistema organikoak ezagutu eta identifikatuko ditu, organismo osoan kokapen orokorra dutenak alegia. Ikasgaia garatu ahal izateko ikasleak Zelulen Biologia eta Garapenaren Biologiari buruzko ezagutza sakona behar du.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgai honek Medikuntzan graduatuak Histologiako oinarrizko edukiak aztertzen ditu, berroren gaitasun profesionalak garatzeko ikasi behar dituenak.

IKASKETA-HELBURUAK:
1.Oinarrizko ehunen ezaugarri mikroskopikoak ezagutzea. Nerbio-sistema, sistema kardiobaskularra eta sistema immunitarioa osatzen duten ehun eta organoen ezaugarri mikroskopikoak ezagutzea; organo horien enbrioi-garapenaren eta organogenesiaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzea. Egitura eta funtzioa erlazionatzeko gai izatea eta horrek patologiaren oinarrietan duen garrantziaz ohartzea, ezagutza hori beste diziplina biomedikoenekin integratuz. Analisi kritikoa egiteko gai izatea, oinarri histologikoa duten galdera edo problemei erantzuteko gai izatea, terminologia zientifiko egokia erabiliz.

2.Bibliografia-iturriak eta iturri digitalak erabiliz gai bat prestatzeko gai izatea, oinarrizko ehunen zein nerbio-sistemaren, sistema kardiobaskularraren edo sistema immunitarioaren morfologia, egitura eta funtzioarekin erlazionaturikoa. Analisi kritikoa burutu, galdera edo problemei erantzun eta gelan aurkezteko gai izatea.


3.Irudi mikroskopikoetan egitura bereizgarriak ezagutzeko gai izatea, ehun desberdinetakoak, nerbio-sistemakoak, sistema kardiobaskularekoak eta sistema immunitariokoak.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

GAI TEORIKOAK:
1. IKASGAIAREN AURKEZPENA. EHUNAK: KONTZEPTUA ETA SAILKAPENA
2. EPITELIO-EHUNA
3. EPITELIO JARIATZAILEAK (GURUIN-EPITELIOAK)
4. EHUN KONEKTIBOA
5. EHUN KONEKTIBOAREN ALDAERAK
6. GANTZ-EHUNA
7. KARTILAGOA
8. HEZUR-EHUNA
9. HEZURKETA I
10. HEZURKETA II
11. ODOLA
12. HELDUAREN ODOL-KONPOSIZIOA ETA FUNTZIOAK
13. HEMATOPOIESIA
14. MUSKULU-EHUNA: OROKORTASUNAK;ESKELETIKOA ETA KARDIAKOA
15. MUSKULU LEUNA
16. NERBIO-EHUNA
17. NEUROGLIA
18. NERBIO-ZUNTZA; SINAPSIA ETA LOTURA NEUROEFEKTOREAK
19. NERBIO-SISTEMA. ZEREBROKO KORTEXA
20. ENTZEFALOKO NUKLEOAK ETA GAI ZURIA, BIZKAR-MUINA ETA NERBIO-GONGOILAK
21. PLEXU KOROIDEOAK, NERBIO-SISTEMA ZENTRALEKO ESTALKIAK ETA NERBIO PERIFERIKOARENAK
22. ZENTZUMEN-ORGANOAK
23. SISTEMA KARDIOBASKULARRA
24. ODOL-KAPILARRAK, ZAINAK ETA HODI LINFATIKOAK
25. SISTEMA IMMUNITARIOA. ORGANO LINFOIDE PRIMARIOAK
26. ORGANO LINFOIDE SEKUNDARIOAK; GONGOIL LINFATIKOAK
27. BAREA

GELAKO PRAKTIKAK:
1.    Estaldurazko epitelio-ehuna. Epitelio jariatzaileak.
2.    Ehun konektiboa eta gantz-ehuna. Kartilago-ehuna eta Hezur-ehuna.
3.    Odola eta hematopoiesia. Muskulu-ehuna.
4.    Nerbio-sistemaren garapena
5.    Nerbio-sistema eta begi-globoa
6.    Aparato kardiobaskularra eta Sistema immunitarioa.

LABORATEGIKO PRAKTIKAK:
1.    Estaldura-epitelioak.
2.    Epitelio jariatzaileak.
3.    Ehun konektiboa eta gantz-ehuna.
4.    Kartilago-ehuna eta hezur-ehuna.
5.    Odola eta hematopoiesia.
6.    Muskulu-ehuna
7.    Nerbio-ehuna I
8.    Nerbio-ehuna II
9.    Begi-globoa.
10.    Aparato kardiobaskularra.
11.    Sistema immunitarioa.
12.    Berrikusketa

Metodologia

Eskola magistralak.
Gai bakoitzaren eduki nagusiak aurkezten dira beraietan, gaien alde garrantzitsuenak azpimarratuz.

Mikroskopia-praktikak.
Saio praktikoak dira. Irudi histologikoak analizatu, lagin biologikoak aztertu eta behaturiko helburuak irudikatzen ditu ikasleak. Mikroskopioak eta baliabide birtualak erabiltzen dira.

Gelako praktikak.
Praktiketarako prestatu eta gai batzuen edukietan sakontzen da mota desberdinetako ariketak/lanak eginez. Saio gehienetan taldeka lan egiten da.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 27   12 24          
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 51   12 24          

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 70%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 10%
    • BANAKAKO LANAK 5%
    • Diapostiben bidezko azterketa praktikoa 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

4 motako ebaluazioak hartuko dira kontutan:

- Gelako praktiketan egindako ariketak edo lanak
- Praktiken txostena
- Diapositiben bidezko azterketa praktikoa
- Azterketa teoriko finala (test motakoa)


PROBA GAITASUNA EMAITZA MINIMOA BALIOA (%)
Azterketa teorikoa     1     4,75     %70
Gelako praktikak 2     4     %10
Praktiketako txostena     3     4     %5
Azterketa praktikoa 3     6     %15

Proba bakoitzean emaitza minimoa ateratzea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko.
Ez da azterketa praktikoaren emaitza gordetzen.

Ebaluazio jarraituari uko egiteko ikasleak aldez aurretik adierazi beharko du dagokion eskaera-orria betez, ohiko azterketaren data ofiziala baino 9 aste lehenago. Ikasle horientzako ebaluazio-sistema ondokoa izango da:

PROBA GAITASUNA EMAITZA MINIMOA BALIOA (%)
Azterketa teorikoa     1     4,75     %80
Azterketa praktikoa 3     6     %20


EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

EZ OHIKO DEIALDIAN:

PROBA GAITASUNA EMAITZA MINIMOA BALIOA (%)
Azterketa teorikoa     1     4,75     %80
Azterketa praktikoa 3     6     %20

Proba bakoitzean emaitza minimoa ateratzea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko.
Ez da azterketa praktikoaren emaitza gordetzen.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ross M, Pawlina W. Histología. Texto y Atlas. Correlación con biología molecular y celular. 7ª Ed. Lippincott; 2015.

Bloom eta Fawcet-en Histologiaren Sintesia. Don W. Fawcett, Ronald P. Jensh. EHUko Argitalpen Zerbitzua. 2008.

eGelan irakasleek jarritako materiala

Praktikarako gida-liburua (eGelan)

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Kierszenbaum AL y Tres LL. Histología y Biología Celular. Introducción a la Anatomía Patológica. 4ª Ed. Elsevier Saunders; 2016.

Gartner LP y Hiatt JL. Atlas Color de Histología. 3ª Edición. McGraw-Hill 2008.

Ross M, Pawlina W. Histología. Texto y Atlas. Correlación con biología molecular y celular. 7ª Ed. Lippincott; 2015.


Kühnel W. Atlas Color de Citología e Histología. 11ª edición. Panamericana. 2005.

Geneser Histología. Brue A, Christensen EI, Tranum-Jensen J, Qvortrup K. Geneser F. 4ªEdición. Editorial Panamericana, 2012.



  • Aldizkariak:

Investigación y Ciencia
Mundo Científico
Mente y Cerebro
  • Interneteko helbide interesgarriak:

1.    Gure Histologiako web orria: http://lmux02.lm.ehu.es/~histologia
2.    http://histology.med.umich.edu/schedule/medical
3.    http://teaching.anhb.uwa.edu.au/mb140/
4.    http://www.kumc.edu/instruction/medicine/anatomy/histoweb/
5.    http://histology.osumc.edu/histology/HumanHisto/Epithelia/epithelia.htm
6. http://www.meddean.luc.edu/lumen/MedEd/Histo/frames/histo_frames.html
7.    http://campus.usal.es/~histologia/histologia.htm

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/13
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es