Arteko Gradua - 2016/17

Graduaren laburpena

Arteko Graduak artearen oinarri tradizionalak eta egungo panoramako proposamen berri eta abangoardistenak sakon ezagutzeko behar dituzun tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen dizkizu. Gainera, nazioartean harremanak dituen eta irakaskuntza-ikasketan esperientzia luzea daukan unibertsitate komunitate aktiboan parte hartu ahal izango duzu. Hizkuntza, prozedura eta teknologia berriak ikasi eta probatuko dituzu eta sormenaren, ekoizpenaren, zabalkundearen eta ikerketaren arlo desberdinetako prestakuntza jasoko duzu.

Titulazioak eskainiko dizun ikasketa programa zabala eta malgua da, eta barne hartzen ditu norberaren proiektuak eta lankidetzakoak, proiekzio profesional garrantzitsua izateaz gain, pertsonen bizitzan ere proiekzioa daukatenak. Gainera, honako aipamen edo ibilbideak izango dituzu espezializatzeko: Arte Medioak eta Teknologia; Eskultura: Testuinguruak eta Lekuak; eta Pintura eta Grafikoak.

Era berean, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko museoetan, arte galerietan eta kultura erakundeetan, eta parte hartu ahal izango duzu hainbat mintegi, hitzaldi, erakusketa eta lehiaketatan.

Guzti horrek erakutsiko dizu jarduera artistiko eta sortzailea norbera, taldea, mundua eta bere kultura sistema eta testuingurua ezagutzeko bide bat ere badela. Izan ere, ezinezkoa baita gizartea osotasunean ulertzea bere erreferente estetikoetan eta horien esanahian sakondu gabe.

Eskainitako plazak

150 plaza.

Gutxieneko nota

5,786 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Arte Ederren Fakultatea
  • au. Sarriena, s/n 48940 Leioa

Harremanetarako

  • Arte Ederren Fakultatea
  • au. Sarriena, s/n 48940 Leioa
  • Telefonoa: 946015773
  • Faxa:  946013377
  • Helb. el.: 
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es