Fakultatearen gobernua eta egitura

Fakultatearen gobernua eta administrazioa erabaki eta betearazpenerako taldeko aginte-organoen (Zentroko Batzordea) eta kide bakarreko aginte-organoen (Dekanoa, Dekanordea eta Idazkari Akademikoa) bidez osatzen da.

1. Ikastegiko Batzarra

Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetako 85. eta 86. artikuluetan eta Ikastegien oinarrizko arautegiko 9-1o. artikuluetan adierazten denaren arabera, Ikastegiko batzarra Fakultatearen gobernu-organo gorena da, eta haren ebazpenak, bere eskumenen esparruan, lotesleak dira taldeko nahiz kide bakarreko aginte-organo guztientzat.

2. Kide bakarreko Gobernu-organoak

Lehenago esan dugun bezala, kide bakarreko organoa Dekanoak, Dekanordeak eta Fakultateko Idazkariak osatzen dute.

Gaur egun, kargu horietan honako hauek dihardute:

Dekanoa: Arantza LAUZIRIKA MOREA  arantza.lauzirika@ehu.eus

Ikasketen Antolamendurako Dekanordea:

Antón ARANA SAN SEBASTIÁN  oacademica.bellasartes@ehu.eus

Plangintzako eta Ekonomi Gaietarako Dekanordea:

Jesús MELENDEZ ARRANZ  jesus.melendez@ehu.eus

Unibertsitate Hedapeneko Dekanordea:

Natxo RODRIGUEZ ARKAUTE  ecultural.bellasartes@ehu.eus

Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea:

Concepción ELORZA IBAÑEZ DE GAUNA  bellasartes.internacional@ehu.eus

Kalitate Dekanordea:

Enara ARTETXE SÁNCHEZ  arteederrak.berrikuntzakalitatea.dekanordea@ehu.eus

Idazkari Akademikoa:

José Antonio MORLESIN MELLADO    arteederrak.akademia-idazkaria@ehu.eus

Ikastetxeko Administratzailea:

Miguel Ángel SÁNCHEZ ESCUDERO  miguelangel.lozanoe@ehu.eus

3. Batzordeak

Batzordeak Fakultatean dauden taldeen arteko harremanerako eta koordinaziorako organoak dira, eta beraien zeregina ekimenak jasotzea, planteamenduak erkatzea eta dagozkien gaietan irizpideak bateratzea da. Haietako bakoitzaren buru Dekanoa da, edo berak izendaturiko ordezkaria.

Zentroko Batzordeak berak era ditzakeenez gain, eta Unibertsitate osorako oro har emandako araudiekin eraturikoez gain (une honetan Batzorde Parekidea, Irakasleen Batzordea eta Liburutegiko Batzordea), gure Zentroko Araudian, ondoko batzordeak jasotzen dira:

  1. Ekonomia Gaietarako Batzordea
  2. Espazioen eta Ordutegien Batzordea
  3. Irakasleen Ebaluazioa eta Kontrolerako Batzordea
  4. Ikasketa Planaren eta Tituluen Batzordea
  5. Akademia Antolakuntza eta Ikasketen Baliozkotze Batzordea
  6. Kalitate Batzordea
  7. Euskara Batzordea
  8. Unibertsitate Hedapenerako eta Enpresetan Praktiketarako Batzordea
  9. Hauteskunde Batzordea
  10. Berdintasun Batzordea

Konpentsazio Epaimahiak 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es